Cher (ibaia)

Koordenatuak: 45°55′17″N 2°28′25″E / 45.921502°N 2.473705°E / 45.921502; 2.473705
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cher
Cher (fr), Char (oc)
Datu orokorrak
Garaiera714 m
Motaibai
Luzera365,14 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°55′17″N 2°28′25″E / 45.921502°N 2.473705°E / 45.921502; 2.473705
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Allier
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera13.920 km²
Arro hidrografikoaCher basin (en) Itzuli
Ur-emaria95,9 m³/s
IturburuaMérinchal
Bokalea
()
Loira (Villandry)

Cher (okzitanieraz: Char) Frantziako erdialdeko ibaia da, Loiraren adarra eskuinaldetik. 367,8 kmko luzera eta 13.920 km²ko arroa ditu. Mérinchalen (Creuse departamendua) sortzen da, Erdialdeko Mendigunean, 713 mko garaieran[1], eta Villandrytik hurbil (Indre eta Loira departamendua) Loira ibaira isurtzen da.

Cher ibaiaren ertzeko hiririk garrantzitsuenak Montluçon, Saint-Amand-Montrond, Vierzon, Chenonceaux eta Tours dira. Vierzonetik behera nabigagarria da, zati batean ibaiaren albotik doan Canal de Berryn barrena[1]. Chenonceau jauregia Cher ibaiaren gainean eraikia da.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cher ibaiaren emaria 1966-2013 bitartean neurtua izan da Toursen[2]. Ikertutako azalerak 13.615 km² ditu, arro osoaren %97. Urteko batez besteko emaria 95,6 m³ segundokoa da. Emari handiena otsailean du (189 m³/s) eta txikiena abuztuan (26,4 m³/s).

Cher ibaiaren batez besteko emariak (/s) Toursen neurtuak
Datuak: 1966 eta 2013 artean[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Les amis du Cher canalisé Amis-du-cher.org
  2. a b Le Cher à Tours 1966-2013 Hydro.eaufrance.fr

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]