Edukira joan

Chikungunya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chikungunya
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, alphavirus infections (en) Itzuli, arbovirosis (en) Itzuli, ahaztutako gaixotasun tropikala, eritasuna
pandemiak eta epidemiak sor ditzaketen gaixotasunak
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Chikungunya virus
Sintoma(k)sukarra, goragalea, mialgia, Negela, artralgia, buruko mina, betealdia, konjuntibitisa
nahasmendu neurologikoa
Sortzen duchikungunya epidemic on Réunion (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioamosquito borne transmission (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Polimerasaren kate-erreakzioa
viral culture (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakantiinflamatorio ez esteroideo
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA92.0
GNS-9-MK065.4, 066.3
GNS-10A92.0
GNS-9065.4, 066.3
DiseasesDB32213
MeSHD018354D065632
Disease Ontology IDDOID:0050012
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eltxo tigrea, gurera gaixotasuna ekarri duen intsektu exotikoa.
Chikunguña birusa kriomikroskopia elektronikoz argitua.

Chikungunya, baita ere Chikunguña, (makonderazko hitza, euskaraz "makotzen duena") chikungunya birusak sortutako infekzioa da. Kutsatu eta bizpalau egun pasa ondoren sukar handia sortzen du, baita asteak edo hilabeteak irauten duen artralgia ere.[1][2] Heriotza-tasa txikia du, 1/1000 baino txikiagoa.[3]

Gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Ohikoena eltxo tigrearen bidez zabaltzea da, hau da, intsektu horren ziztaden bitartez.[4]

Chikungunya hitza ekialdeko Afrikako bantu hizkuntza den makondera jatorrikoa da eta "gizaki bihurriaren gaixotasuna" esan nahi du. Arrazoia gaixotasunak artikulazioetako min handia eragiten duelako eta pertsonari bihurritzera bultzatzen baitu.

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus hau 1952an detektatu zen lehen aldiz Tanzanian, eta W. H. R. Lumsdenek deskribatu zuen, 1955ean Marion Robinson epidemiologoaren taldeko laguntzaileetako batek. Chikungunyaren birusak harreman estua du o’nyong’nyong birusarekin.[5]

Aedes aegypti eta Aedes albopictus eltxoek kutsatutako pertsona baten odola hartuz lortzen dute birusa. Ez dakigu eltxoa berehala kutsatzen den edo bere gorputzean eboluzio-faserik dagoen. Birusa animalia espezie basatietan aurkitzen da, tximu mota jakin bat bezala, baita etxeko animalietan ere. Eltxoen ziztaden bidez transmititzen da. Ez da pertsonatik pertsonara transmititzen; birusak bektore bat behar du, «garraiobide bat», eltxoa, alegia.

Sintomek paludismo- edo denge-krisi baten antza dute, baina chikungunya sukarrak ez du zerikusirik gaixotasun horiekin.

Sintomak, gehienetan, eltxo infektatu baten ziztada gertatu eta 4 eta 7 egun bitartean agertzen dira. Diagnostikoa sintoma klinikoetan eta birusa zirkulatzen ari den guneetara bidaiatzeko aurrekarian oinarritzen da. Laborategiko proben bidez baieztatu daiteke, sintomen eboluzio-denboraren arabera. Sintoma ohikoenak honako hauek dira:[6]

  • Bat-bateko sukar altua, 40° baino gehiago batzutan.
  • Ondoren, eritema.
  • Min zorrotza, batez ere esku eta oinetako giltzaduretan.
  • Giharretako mina.
  • Buruko mina.
  • Azaleko erupzioa.
  • Nekea eta ondoez orokorra.

Gaixo gehienak astebetean errekuperatzen diren arren, artikulazioetako minak hilabeteak iraun ditzake.[6]

Chingukunya kasuak munduan 1952tik 2019ra.

Gaixotasunaren prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasuna kasu gehienetan autolimitatzen da, eta % 0,4ko hilkortasuna du urtebetetik beherakoetan. Patologia konkomitanteak dituzten adinekoen kasuan ere gora egiten du. Gizakiaren gaixotasunaren inkubazioak lau eta zazpi egun bitartean irauten du. Gizakien arteko zuzeneko transmisioa ez dago frogatuta. Hala ere, amatik umekirako transmisioa umetokiaren barruan egon liteke. Chikungunya sukarrak lesio neurologiko larriak eta hilgarriak eragin ditzake umekian.

Seminars in Arthritis and Rheumatism aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, gaixotasunaren fase akutua garatzen duten pertsonen % 10-12k ondorio artikularrak izan ditzakete; horien artean, artritis kronikoa.[7]

Ez dago berariazko tratamendu antibiralik. Chikungunyaren aurkako txertoa badago, AEBko FDAk 2023ko azaroan onartu zuena (Ixchiq edo VLA1553 deitua). Txertoa Valneva lantegi frantsesak egin zuen, baina ez da chikungunyarentzat sendabiderik ezagutzen. Sintomak baino ezin dira tratatu; besteak beste, artikulazioetako mina eta sukarra. Gaixotasunaren artatzea sintomak arintzean oinarritzen da. Gomendio hauek jaso dira:

  • Atsedena.
  • Deshidratazioa prebenitzeko likidoak behar bezala hartzea.
  • Sendagai antipiretikoak eta analgesikoak erabiltzea, hala nola parazetamola, sukarra eta mina murrizteko. Ez da gomendatzen aspirina edo beste antiinflamatorio ez esteroideoak (AINEs) erabiltzea, odol-jario arriskua dagoelako.[6]

Saihestu auto-medikazioa eta jarraitu gaixotasuna erabiltzeko mediku-jarraibideak.[6]

  • DEET, picaridina edo IR3535 duten intsektuen uxakariak erabiltzea.
  • Leihoetan eta ateetan eltxo-sareak jartzea.
  • Mahuka luzeko eta kolore argiko arroparen erabilera.
  • Eltxo-haztegiak ezabatzea: ura pilatu dezaketen ontziak hustu, garbitu edo estaltzea, hala nola kuboak, loreontziak eta pneumatiko zaharrak.
  • Intsektizidak erabiltzea eltxoaren presentzia identifikatu den guneetan.
  • Urtebete baino gutxiagoko haurrak eta 64 urtetik gorakoak eta/edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak bereziki zaurgarriak dira.[6]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian eltxo tigre espezie exotikoaren agerpenaren ondorioz azaldu zen. Lehenengo kutsadura autoktonoa Hendaian (Lapurdin) antzematu zen, 2025eko uztailan. Kasu berriak emateko probabilitate handia dago.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Powers AM, Logue CH. (2007ko iraila). «Changing patterns of chikungunya virus: re-emergence of a zoonotic arbovirus» J. Gen. Virol. 88 (Pt 9): 2363–77.  doi:10.1099/vir.0.82858-0. PMID 17698645..
  2. Sourisseau M, Schilte C, Casartelli N, Trouillet C, Guivel-Benhassine F, Rudnicka D, Sol-Foulon N, Le Roux K, Prevost MC, Fsihi H, Frenkiel MP, Blanchet F, Afonso PV, Ceccaldi PE, Ozden S, Gessain A, Schuffenecker I, Verhasselt B, Zamborlini A, Saïb A, Rey FA, Arenzana-Seisdedos F, Desprès P, Michault A, Albert ML, Schwartz O. (2007ko ekaina). «Characterization of reemerging chikungunya virus» PLoS Pathog. 3 (6): e89.  doi:10.1371/journal.ppat.0030089. PMID 17604450..
  3. Mavalankar D, Shastri P, Bandyopadhyay T, Parmar J, Ramani KV. (2008). «Increased Mortality Rate Associated with Chikungunya Epidemic, Ahmedabad, India» Emerging Infectious Diseases 14 (3): 412–5.  doi:10.3201/eid1403.070720. PMID 18325255..
  4. https://orain.eus/eu/aktualitatea/gizartea/2025/08/01/chikungunya-tigre-eltxoaren-gaixotasuna-saihesteko-gakoak-eta-aholkuak
  5. https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/003592035590081X
  6. a b c d e Jaurlaritza, Eusko. «Chikungunya birusagatiko gaixotasunari buruzko informazioa» Osasun Saila (kontsulta data: 2025-08-02).
  7. https://web.archive.org/web/20150402090705/http://www.noticiasrcn.com/nacional-pais/el-10-pacientes-chikunguna-pueden-sufrir-artritis-cronica-viceministro-salud
  8. https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/casos-chikugunya-gipuzkoa-20250802213541-nt.html

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]