Chisimba ur-jauziak
Chisimba ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°04′30″S 30°33′30″E / 10.075°S 30.5583°E |
Estatu burujabe | Zambia |
Province of Zambia | Northern Province |
District of Zambia | Kasama District |
Chisimba ur-jauziak (ingelesez: Chisimba Falls) Zambia iparraldean dagoen ur-jauzi multzo bat da. Kasama hiritik 40 kilometro ipar-mendebaldera aurkitzen dira[1]. Zambiako Monumentu izendaturik dago[2] eta gaur egun herrialdeko turismogune garrantzitsua bihurtu da.
Inguruan bizi den Bemba leinuarentzako toki sakratua da.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luombe ibaiak 160 kilometrotako ibilbidea du. Goiko zatian bi kilometrotan 70 metrotako desnibela dauka eta horren zati handi bat Chisimba ur-jauzien bidez lortzen du. 300 metrotako tartean jarraian dauden hiru ur-jauzik 60 metro jeaisten dute Luombe ibaiko ura. Lehenengo ur-jauziak Mutumuna izen du eta 20 metroko erorketa dauka. Bigarren ur-jauzia Kayela azkarra dira eta 10 metroko saltoa dute. Hirugarren eta azkena da benetako Chisimba ur-jauzia, beste 30 metroko erorketa.[3]
Energia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959an uraren jauziak argindarra sortzeko erabil zitekeela ikusi eta Chisimba Zentral Hidroelektrikoa ezarri zen. 1971ean handitu egin zuten eta 2020ko hamarkadan berriz handitzeko lanak hasi dituzte[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Txantiloi:Eu-US «Kasama to Chishimba Falls» Kasama to Chishimba Falls (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ a b (Ingelesez) «Tracks4Africa» Tracks4Africa (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Chishimba Falls - A Multi-Use Northern Zambian Waterfall» World of Waterfalls (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ (Ingelesez) njoroge, teresia. (2019-09-16). «Zambia to rehabilitate US $46m Chishimba falls power station» Constructionreview (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).