Edukira joan

Cholistango basamortua

Cholistango basamortua
Datu orokorrak
Motabasamortua eta eskualde geografikoa
Azalera26.300 km²
Geografia
Map
Koordenatuak28°24′19″N 71°26′05″E / 28.40514°N 71.43478°E / 28.40514; 71.43478
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Punjab

Cholistango basamortua (urduz: صحرائے چولستان, tʃoːlɪst̪aːn ahoskatua), bertan Rohi (روہی),[1] deitua, Pakistango Punjabeko Bahawalpurretik hogeita hamar kilometro ingurura hedatzen da, eta 16.000 km²-ko hedadura du. Indiako Thar basamortuaren ipar-mendebaldeko hedapentzat har daiteke.[2]

Cholistan hitza, cholnatik dator, urdueraz "mudantza" esan nahi duena. Hain zuzen ere, Cholistango biztanleria, tradizionalki erdinomada da, leku batetik bestera joanez, euren abereentzako ur eta larre bila. Hakra ibaiaren ohantze lehorrak zeharkatzen du eskualdea, eta Indo haraneko kulturako antzinako tokiz inguratua dago.

Indo haraneko kulturako hirurehun gune arkeologiko harappatar inguru daude Hakraren haranean. Honek, Cholistango basamortuan, gune arkeologiko harappatar guztien %20a egongo liratekeela esan nahiko luke. Gaur egun basamortua den guneak, etengabeko landaketak izan zituen, eta sarri ureztatuak, K.a. 1200 arte. Ondoren, lehortearen handitzearekin, urtaro ureztatzeko laborantzak K.a. 600 arte, lurraldea idor bihurtu zen Hakra ibaia lehortu zenean. Gaur egun, basamortutzea atzerantz botatzen saiatzen ari da, Sutlej ibaiaren uren zati bat desbideratzen dituen kanal baten bidez, baina, bertako biztanleriak, duela berrehun urte zituen bizimoduen antzeko bizimoduak mantentzen ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Journal of Asian Civilisations. Taxila Institute of Asian Civilisations.
  2. (Ingelesez) Khan, M. Ajmal; Weber, Darrell J.. (2006-05-16). Ecophysiology of High Salinity Tolerant Plants. Springer Science & Business Media ISBN 978-1-4020-4018-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]