Punjab (Pakistan)
| Punjab (Pakistan) | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Izen ofiziala | پنجاب پنجاب | ||
| Estatu burujabe | |||
| ISO 3166-2 | PK-PB | ||
| Hiriburua | Lahore | ||
| Chief Minister of Punjab (en) | Sardar Salim Haider Khan (en) | ||
| Zatiketa | ikusi
| ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 31°20′N 74°13′E / 31.33°N 74.21°E | ||
| Azalera | 205.344 km² | ||
| Mugakideak | Khyber Pakhtunkhwa, Sindh, Balutxistan, Islamabad Capital Territory (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 127.688.922 (2023) | ||
| Dentsitatea | 621,83 bizt/km² | ||
| Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
| punjab.gov.pk | |||
- Artikulu hau Pakistango probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Punjab».
Punjab[1] (punjabieraz/urduz: پنجاب) Pakistango probintzietako bat da, biztanleria handiena duena eta punjaben eta hainbat talde etnikoren bizilekua. Hegoaldean Sindh du mugakide, Balutxistan eta Ipar-Mendebaldeko Muga Probintzia mendebaldean, Azad Kaxmir eta Jammu eta Kaxmir eskualdeak iparraldean (lehena Pakistanek eta bigarrenak India kudeatuak, baina Kaxmirreko lurraldea) eta Islamabad ere du iparraldean. Indiako Punjab eta Rajastan ere ditu ekialdean. Hizkuntza nagusia punjabiera da, eta seraikiz eta urduz ere hitz egiten dute. Hiriburua Lahore da. Hiri nagusiak Multan, Rawalpindi eta Sialkot.
Punjaben izena persieratik dator, Panj hitzetik eta hau era berean sanskritoko Pañca hitzetik, bost esan nahi duena, eta Ab hitzetik, sanskritoko Apetik datorrena eta ura esan nahi duena. Izen honek bertan dauden bost hizkuntzekin du harremana, Beas, Ravi, Sutlej, Chenab eta Jhelum.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde laua da, oro har, Indo eta beraren ibaiadarrek (Jhelum, Chenab, Ravi eta Sutlej) zeharkatua. Probintziaren iparraldean daude Murree, Rawalpindi eta Pabbi-ko mendikateak, Himalaiako mendialdearen jarraipena direnak. Klima kontinentala da, tenperaturak beroak dira batez beste eta euri gutxi egiten du, iparraldeko mendialdeetan izan ezik.
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 2500. urte aldera hiri zibilizazio bat, Indoko zibilizazioa, kokatu zen Punjab aldean, eta, handik aurrera, ariarren, greziar-mazedoniarren, partiarren, arabiarren, mongoliarren, afganen, sikhen eta britainiarren inbasioak izan dira lurralde hartan. 1709-1710 urteetan Punjab burujabea eratu zuen Banda Singh Bahadur izeneko ermitau batek, sikh borrokalariek lagunduta, baina 1716an menderatu zuten mongoliarrek Singh. Sikhek borrokari eutsi zioten eta 1764-1765 urteetan guztiz indartu zuten Punjabeko erresuma. 1849an sartu ziren indar britainiarrak Punjaben, sikhak menderatu ondoren, eta 1947an bitan banatu zen Punjab, Pakistango eta Indiako estatuak sortu ondoren. Alde txikiena geratu zen Indiako estatuaren barnean. Urte hartatik aurrera etengabe borrokatu dira sikhak Punjab-eko estatu burujabearen alde. Pakistan aldeko Punjaben, berriz, guztiz bizkortu da urte horietan musulmanen asimilazio politika.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza (garia, garagarra, kotoia) eta industria (ehungintza, makineria, tresneria elektrikoa, altzairugintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepide sare zabal batek lotzen ditu Pakistango Punjab India, Txina eta Afganistango eskualdeekin. Lahoren dago Punjabeko unibertsitatearen egoitza.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-05-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Pakistango banaketa administratiboa | ||
|---|---|---|
|
Probintziak: Balutxistan · Khyber Pakhtunkhwa · Punjab · Sindh
| ||