Chongqing Television

Wikipedia, Entziklopedia askea

Chongqing Television edo CQTV (txineraz: 重庆电视台; pinyineraz: Chóng Qìng diàn shì tái) Txinako Herri Errepublikako Chongqing udaltasuneko telebista sare nagusia da. 1981ean sortu zen.

Telebista kate nagusia CQTV eta Chongqing hiriaz gain, Txinako Herri Errepublika osoan ikus daiteke kable bidez edo analogikoki.

Kateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chongqingeko Telebista hamaika kate ditu guztira, albiste, kirol, umeentzako saio, entretenimendu, burtsa eta bestelako gaiak jorratuz.

2008an akordioa sinatu zuten Guangdong Television telebista sarearekin kirolei buruzko kate bat sortzeko.

Chongqingen Airetiko Ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chongqingen Airetiko Ikuspegia (txineraz: 鸟瞰新重庆), telebista katearen saiorik arrakastatsuenetakoa da. Bi edo hiru urtero grabatzen dute, eta bertan, hiriaren eta inguruko nekazal eta basoen airetiko irudiak agertzen dira. Lehen aldiz 2000. urtean grabatu zuten, eta ordutik beste hiru edizio grabatu dira.

Chongqing hiriak azken hamarkadan bizi izandako aldaketa argi ikusten da bideoa hauetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.