Christel Teruel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Christel Teruel Arrieta (Berlin, Alemania, 1967o maiatzak 16 - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2022ko maiatzak 14) musika nafarra zen. Rock munduko emakume aitzindarietako bat izan zen.

Christel Teruel
Bizitza
JaiotzaBerlin, 16 de mayo de 1967
HeriotzaIruñea2022ko maiatzaren 14a (51/52 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea

Discogs: 1314917 Edit the value on Wikidata

Christelen lehen esperientzia artistikoa Necrofilia izeneko taldean izan zen (Tijuana In Blue taldeko Ruben zen taldekideetako bat). [1]Honen ondoren, Flores Muertas (Josetxo Ezpondarekin), Taxi Carlo taldeetan eta azkenik Malos Tratos musika taldean jarraitu zuen musika ibilbidea. 1988an musika talde honetan sartu eta Muerte o Locura diskan, kantu guztietan ahotsa jarri zuen Teruelek. Musika eszenan oso ezaguna izan zen.

1990ean Malos Tratos taldea utzi zuen eta emakumezkoek bakarrik osatutako La Viuda Negra musika taldea sortu zuen. Taldea Bilbo Hiria lehiaketa ospetsuan finalista izan zen eta taldearen izen bereko lehen diskoa grabatu zuten 1998an.

1993an, 10 abestiz osatutako bakarkako lan bat argitaratu zuen Christel Teruelek RDK disketxearekin "Soy tu sangre" izenburupean.

2020an, Christel Teruel La Viuda Negra berriro elkartzen saiatu zen Burlatan egiten den Nosotras-Gu emakumeok jaialdian parte hartzeko. La Viuda Negra taldea jaialdian izango zela iragarri bazen ere, Chistelen osasun egoera ordurako kaxkarrak, eragotzi zuen kontzertua ematea.

2022ko martxoaren amaieran, Teruelek lau kantu propio eta beste lau bertsionatu grabatuko zituela iragarri zuen, berriro La Viuda Negra taldearekin. Diska autoekoizpen bidez egiteko asmoa zuen, sareetan argitaratu zuenez: "Iruñeko taberna zehatzetan salduko dira eta kontzerturen bat ere egingo dugu. Ez dut disketxerik nahi ". [2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1988 Malos Tratos: Muerte o Locura
  • 1993 Christel Teruel: Soy tu sangre
  • 1998 La Viuda Negra: La Viuda Negra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Fallece Christel Teruel, emblemática música navarra de grupos como La Viuda Negra o Malos Tratos» Los Mejores Rock 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. (Gaztelaniaz) Alejos, Nerea. (2022-05-15). «Fallece Christel, música navarra y voz de Malos Tratos y La Viuda Negra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).