Burlata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Burlata

 Nafarroa Garaia
Burlatako bandera

Burlatako armarria

Izen ofiziala Burlada <> Burlata
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea Juan Carlos González Muñoz
(UPN)
Herritarra burlatar
Koordenatuak 42°49′N 1°36′W / 42.817°N 1.600°W / 42.817; -1.600Koordenatuak: 42°49′N 1°36′W / 42.817°N 1.600°W / 42.817; -1.600

Maps of municipalities of Navarra Burlata.JPG

Eremua 2,15 km2
Garaiera 420 m
Distantzia 3 km Iruñera
Posta kodea 31600
Biztanleria 18.162 bizt. (2012)
Dentsitatea 8.447,44 bizt./km²
www.burlada.es http://www.burlada.es www.burlada.es

Burlata[1] (Burlada gaztelaniaz) Nafarroako erdialdeko udalerria da, Iruñerri eskualdekoa, Zangozako merindadekoa. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 18.162 biztanle zituen.

1970ean Eguesibartik banandu zenean bilakatu zen udalerri.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burlata Nafarroaren erdialdean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean. Udalerriak Atarrabia eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Iruñarekin mendebaldean, eta Uharte eta Eguesibarrekin ekialdean. Burlata 420 metroko garaieran dago, Nafarroako hiriburutik hiru kilometrora.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burlatako klima klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioko klima da. Urtero 800mm inguruko prezipitazioak izaten dira, oro har Iruñerrian jausten den euriaren batez- bestekoa baino gehiago. Izan ere, gune metropolitarraren iparraldean dauden herriek hegoaldekoek baino euri gehiago jasotzen dute.

Hamarkadetako hiritartzearen ondorioz, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da eta gaur egun makal eta lertxun hektarea bakan batzuk baino ez dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar hainbat izenekin agertu izan da Burlata agiri ofizialetan, 1097. urteko latinezko agiri batean, Bruslata eta Buruslata izenekin esaterako. XII. mende eta XV. mendeen artean Bruslada deitzen zioten herriari bertako bizilagunek. Gaskoieraz Bruslade izena ere erabili izan zen. Udalerriak gaur egun duen izena XV. mendetik erabili izan da, Burlada hizkuntza erromantzeen hiztunen artean eta Burlata edo Burleta euskaldunen artean.

Erdi Aroan zehar Burlata eliza-jaurerri bat izan zen, garai hartan ohikoa zenez. XII. mendean elizako apezpikuak bere mendeko lurrak, mahastiak, eta hainbat ondasun zituen. Burlatarrek urtero gariaren uztaren zati bat eman beharra zuten zerga moduan. XIV. mendean udalerria Karlos Noblea erregearen familiaren bizitoki bihurtu zen. Jauregi hori mendebaldera begira kokaturik zegoen, elizaren ondoan. Eraikinak arku zorrotz bat zeukan hegoaldeko fatxadan, eta trazeria gotikoko matakanek fatxada apaintzen zuten.

1494. urtean Nafarroako erresumako auzitegiak berriztu ziren Burlatan eginiko gorteetan. 1630ean erregeak Burlatako bere jabetzak Antso Monreali saldu zizkion. Ondorengo hamarkadetan, jaurerriko ondasun horien jabe bilakatu nahi zuten hainbat kanpotarren arteko borrokak izan ziren. Ondasun horien artean jauregi bat aipagarri zen, San Martin Etxea edo pabolleten Etxea izenez ezagutua. Burlata jaurerri izan zen XIX. mendera arte.

XX. mendearen hasieran, Burlatako kontzejuak 297 biztanle zituen. Orduan, pixkanaka historikoki garrantzi handia izan zuen nekazaritza alde batera utzi eta Iruñaren hazkundeak irentsi zuen Burlata. Urteetan saiatu ondoren (lehen saioa 1950ean egin zen), 1970. urtean Eguesibarko kontzeju izateari utzi, eta udalerri independente bilakatu zen. Burlatako lehen udala 1970eko irailaren 25ean eratu zen.

Burlatako morea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Nafarroako gobernuak 1.116 etxebitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuen. Egitasmoa Burlata eta Iruñea bitartean eraikiko da, Txantreako udalaren mugan. Proiektuaren erabera 6 eta 12 solairu bitarteko eraikinak altxatuko dira, eta eskualdeko biztanleentzat parke berri bat.[2]

Biztanleria eta demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1971 13.161
1981 14.519
1986 13.949
1991 15.003
1996 15.366
2001 17.164
2006 18.388

Burlatak, Iruñerriko hainbat udalerrik bezala, hazkunde demografiko handia izan du XX. mendean zehar. Mendearen hasieran 297 biztanle baino ez zituen Burlatak. Baina mendearen bigarren erditik hasita Nafarroa guztitik eta Espainiar estatutik etorritako ehunka etorkinek herriaren itxura erabat aldatu zuten. Ehunka etxebizitza eraiki ziren, gehienak inolako plangintzarik jarraitu gabe eraikiak.

Hazkunde azkar horrek arazo handiak ekarri zituen, izan ere Burlata Eguesibarko kontzeju bat baino ez zen. Eguesibarko udalak ezin izan zion aurre egin hazkunde azkar hari, eta azpiegitura, eskola eta bestelakoen gabezia erabatekoa izan zen. Kontestu hartan azaltzen da Burlatako bizilagunek desiratzen zuten udaletxe propio hori izateko gogoa. 1950eko hamarkadan Eguesibarri eginiko lehen eskaerak ezetza jaso zuen. Baina egoera okertuz joan zen, eta azkenik 1970ean Burlata Eguesibarretik desanexionatu zen.

Azken urteetan Burlatako biztanleriak hazten jarraitu du, gehienbat nazioartetik hara joandako immigrazio oldea dela eta. 2008ko erroldaren arabera, 2.217 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,09 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iturrondo Industrialdea
  • Mugazuri Industrialdea

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Burlatako politika»

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an José Muñoz Arias (PSN) atera zen alkate. Orduan alderdirik bozkatuena UPN izan zen, guztira bost zinegotzi eskuratuz. PSNek (4), Nafarroa Baik (4) eta NEBek (1) akordioa egin zuten eta Muñoz alkate izendatu zuten. Udalbatza Eusko Abertzale Ekintzak (2) eta CDNk (1) osatu zuten.

2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Burlatako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 2.190 5
PSN 2.153 4
Nafarroa Bai 2.052 4
EAE 1.018 2
CDN 769 1
NEB 463 1

Baliogabeko botoak 46 izan ziren (emandako guztien %0,52) eta 150 boto zuri izan ziren (botoen %1,71). Abstentzioa %33,47koa izan zen.

2011n zerrenda hauek aurkeztu ziren: UPN (4), PSN (4), Bildu (4), NaBai 2011 (3), PP (1), I-E (1) eta CDN (0). Zerrendarik bozkatuena izateagatik alkatetza UPNko Juan Carlos Gonzálezentzat izan zen; PSNk uko egin zion beste alderdiekiko akordioak egiteari eta NaBai 2011k I-Eko zinegotzi bakarrari bere hiru botoak eman bazizkion ere ez zen nahikoa izan UPNren aurreko gehiengo osoa lortzeko[3].

Burlatako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.759 4
PSN 1.618 4
Bildu 1.548 4
NaBai 2011 1.346 3
PP 663 1
I-E 585 1
CDN 128 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura modernoko eraikin sinplea da, 1971 eta 1973 urteen artean eraikia. Herriko parrokia zaharra zegoen tokian eraiki zen eta fatxada karabista adreiluzkoa da. Burlatako kontzeju eta udaletxeak hiru egoitza desberdin izan dituzte historian zehar, 1968ra arte, Mártires de la Patria kalean, 1969an parrokian eta 1970etik 1973ra San Blas kaleko eraikin batean.

Udaletxea alkateak eta hamasei zinegotzik osatzen dute.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 José Muñoz Arias PSN
2011- Juan Carlos González Muñoz UPN
  • HELBIDEA: Baratzeen Plaza, z/g

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Hiri Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Burlatan:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona4.GIF Barañain - Atarrabia - Arre 06:23 - 22:29
TUCPamplona7.GIF Atarrabia - Txantrea - Barañain 06:25 - 22:29 10´
TUCPamplonaN5.svg Labriteko Jaitsiera - Uharte Gauez 30´

Autobuses Artieda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Burlatan. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burlatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burlata Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa