Christian Fürchtegott Gellert
Itxura
Christian Fürchtegott Gellert | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hainichen, 1715eko uztailaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Leipzig, 1769ko abenduaren 13a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Südfriedhof Leipzig (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Christian Gellert |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, unibertsitateko irakaslea, hymnwriter (en) ![]() |
Lantokia(k) | Leipzig |
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | luteranismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Christian Fürchtegott Gellert (Gräfenhainichen, Alemania, 1715eko uztailaren 4a - Leipzig, Alemania, 1769ko abenduaren 13a) alemaniar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leipzigen egin zituen ikasketak, eta bertan irakatsi zituen poesia, hizketa-artea eta morala. Bere garaiko idazlerik ospetsuenetakoa izan zen, eta Praeceptor Germaniae titulua eman zioten; Melanchtonen ondoren bera izan zen bigarrena.
Bere Fabeln und Erzählungen (1746-1748, Alegiak eta elezaharrak) morala aztertzen zuen liburua izan zen XVIII. mendean gehien irakurri zena. Die zärtliche Schwester (1747, Ahizpa samurra) eta Geistliche Oden und Lieder (1757, Oda eta kanta espiritualak) liburuek, berriz, ez zuten azpimarratzeko moduko eraginik izan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Fürchtegott Gellert ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.