Ciclonautas
| Ciclonautas | |
|---|---|
Ciclonautas Gasteizen, 2021ean | |
| Datuak | |
| Jatorria | Iruñea |
| Musika mota | Rock |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2013- |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | El Dromedario Records |
| Taldekideak | |
| Mariano 'Mai' Medina Javiertxo Pintor Alen Aierdi | |
| Informazio gehigarria | |
| www.ciclonautas.net | |
Ciclonautas 2013an Iruñean sortutako rock musika taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mariano Rodríguez Medina argentinarrak Alen Aierdi Marea taldeko baterijoleari esan zion hainbat abesti eginak bazituela eta hauei Javiertxo Pintor gehitu zitzaien[1].
2013an hasi zen kantuak grabatzen eta 2014ko martxoaren 17an atera zuten aurreneko diskoa, Qué tal? izena duena. Bi CD-k osatzen dute, lehenak "La Virtud del Caos" izena du eta bigarrenak "Que corra el aire". Diskoan hainbat kolaborazio aipagarri izan zituzten, El Drogas, Kutxi Romero eta Robe Iniesta[1]. Espainian zeharreko hainbat jaialditan parte hartu ondoren 2015ean Ciclón Tour bira osatu zuten, Granadan hasi eta Madrilen amaituz[2]. 2015eko azaroaren 27an Bienvenidos los Muertos bigarren diskoa plazaratu zuten[3].
2021ean hirugarren diskoa atera zuten, Camping del Hastío. Pandemiak eragindako egoerak isladatu dituzte abestietan[4].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Qué tal? (2014) - CD bikoitza
- Bienvenidos los Muertos (2015)
- Camping del Hastío (2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) CICLONAUTAS – QUÉ TAL – Metalcry.com :: Tu Web de Rock y Metal. (kontsulta data: 2021-07-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fin del Ciclón Tour de los Ciclonautas: 21 de mayo en Madrid» Manerasdevivir.com (kontsulta data: 2021-07-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) CICLONAUTAS – BIENVENIDOS LOS MUERTOS – Metalcry.com :: Tu Web de Rock y Metal. (kontsulta data: 2021-07-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ciclonautas lanza su nuevo disco, 'Camping del Hastío'» RockFM 2021-05-21 (kontsulta data: 2021-07-25).