Cidade de Deus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cidade de Deus
Jatorria
Argitaratze-data 2002
Jatorrizko izenburua Cidade de Deus
Jatorrizko hizkuntza portugesa
Jatorrizko herrialdea Brasil eta Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa, polizia filma, sarbide-bizipena, lan literario batean oinarritutako filma eta hood filma Itzuli
Iraupena 128 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua City of God Itzuli
Grabazio lekua(k) Rio de Janeiro
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Fernando Meirelles
Kátia Lund

Gidoigilea(k) Bráulio Mantovani
Paulo Lins

Antzezlea(k)
Alexandre Rodrigues
Alice Braga
Leandro Firmino
Phellipe Haagensen
Douglas Silva
Jonathan Haagensen
Matheus Nachtergaele
Seu Jorge
Graziella Moretto
Roberta Rodrigues
Paulo Lins
Thiago Martins
Micael Borges
Dani Ornellas
Marcello Melo
Edward Boggis
Mary Sheyla
Daniel Zettel
Darlan Cunha
Gero Camilo
Babu Santana
Charles Paraventi
Olívia Araújo
Sérgio Chapelin
Renato de Souza
Michel Gomes
Arlindo Lopes





[[Kategoria:Jonathan Haagensenek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Seu Jorgek Itzuli antzeztutako filmak]]













[[Kategoria:Charles Paraventik Itzuli antzeztutako filmak]]




Ekoizpena
Ekoizlea Walter Salles
Ekoizle eragilea Walter Salles
Donald Ranvaud Itzuli
Edizioa Daniel Rezende Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Antonio Pinto
Argazki-zuzendaria César Charlone
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Rio de Janeiro
Historia
Nominazioak Zuzendari onenaren Oscar Saria
76. Oscar Sariak

Fernando Meirelles

Muntatze onenaren Oscar Saria
76. Oscar Sariak

Daniel Rezende

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
76. Oscar Sariak

César Charlone

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
76. Oscar Sariak

Bráulio Mantovani
Kanpo loturak
www.miramax.com/movie/city-of-god
kronologia

Cidade de Deus City of Men Itzuli

Cidade de Deus Brasilgo filma da, 2002. urtekoa. Fernando Meirelles-ek zuzendua Kátia Lund-en laguntzarekin. Paulo Lins egilearen izen bereko liburutik Bráulio Mantovani-k gidoia egin zuen . Filmean favela bateko pertsonaia batzuen hainbat kontu ikusten dira. Favela hori, Cidade de Deus, benetan existitzen den tokia da. Filmean ikusten diren gertakizunak benetan favela horretan 1960-1980 urteetan gertatutako kontuetan oinarrituta daude. Paulo Lins nobelagilea benetako gertakizun eta pertsonaietan oinarritu zen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmaren hasieran ondo armaturiko gazte eta ume batzuk korrika ikusten dira iheska doan oilo baten atzetik. Kameraren bidaia horri esker, favelako pertsona eta kale batzuk ikusiko dira. Gero, narratzailea eta protagonista nagusia izango den Buscapé pertsonaia agertuko da argazki-kamera bat aldean duela bere lagunarekin, Barbarinho-rekin, solasean.

Buscapé hori izango da filmeko narratzailea. Bere haurtzaroko kontuak eta bere gaztaroko kontuak azalduko dizkio filmaren ikusleari. Bere favelan izandako gatazkak eta gatazka horietan protagonismo berezia izango duten hainbat pertsonen bilakaera eta heriotza ikusiko dira filmean zehar.

15 eszenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma 15 eszenatan banaturik ematen da DVDan:

  1. Hasiera
  2. Delinkuente hirukotea. Moteleko lapurreta.
  3. Cabeleira eta Berenice
  4. Cabeleira, Marreco eta Alicateren bilakaera. Hirukotearen amaiera.
  5. Apés aretoa. Doña Celia. - Grande. - Cenouraren hastapenak.
  6. Ze Pequeno-ren igoera
  7. Bené pijo bilakatu zenekoa
  8. Umeen lapur taldea
  9. Buscapé eta Bené bizimoduz aldatu nahi zutenekoa
  10. Bené-ren despedida. Argazki kamera batengatik eztabaidan.
  11. Mané Galinha heroi.
  12. Ciudade de Deus-eko gerra. Infernua. Buscapé-ren kazetaritzan lehen urratsak.
  13. Buscapé-ren lehen argazki ospetsuak
  14. Marina kazetariarekin
  15. Amaierakoa. Buscapé-ren argazkirik interesgarrienak. Zer argitaratu?

Aktoreak - Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Alfabetikoki)

  • Alex Luiz de Avellar Sarmento — "Adoçante"
  • Alexandre Rodrigues — "Buscapé". Protagonista nagusia. Argazkigilea izan nahi duen mutila.
  • Alice Braga — Angélica. Buscapé-ri gehien gustatzen zaion neska. Hasieran Thiago ilegorriaren neskalaguna. Geroago Manérekin.
  • Charles Paraventi — "Tio Sam" edo "Charlie". Favelako arma hornitzaile nagusia.
  • Christian Duurvoort — "Paulista".
  • Daniel Zettel — Thiago. Ilegorria. Hasieran Angélicaren mutila. Geroago Zé Pequenoren taldekidea.
  • Dani Ornellas — "Paraíba"-ren bizilaguna, auzokidea.
  • Darlan Cunha — "Filé com Fritas". Zé Pequenoren taldeko mutiko gaztea. Mandatuak egiten ibiliko da. Nola hiltzen den ikusiko da. Mané Galinha-k itxiko dizkio begiak.
  • Douglas Silva — "Dadinho" (Zé Pequeno quando criança). Antagonista. Favelako nagusia. Hasieran lapurra. Gero narkotrafikatzailea.
  • Edson Montenegro — "Busca-pé"-ren aita.
  • Edson Oliveirra — "Barbantinho". Buscapé protagonistaren laguna. Buscapé ondoan gehien agertuko den mutila.
  • Emerson Gomes — "Barbantinho" (txikitan)
  • Felipe Silva — Rafael.
  • Gero Camilo — "Paraíba". Filmaren hasieran agertuko den pertsonaia. Poliziaren zelataria. Salataria. Bere emaztea hilko du.
  • Graziella Moretto — Marina Cintra. Filmaren bukaera aldera agertuko den kazetaria.
  • Guilherme Aparecido Aguilar - "Tanajura"
  • Jefechander Suplino — "Alicate". Filmaren hasierako hirukotekideetako bat. Elizan bilatuko du babesa.
  • Jonathan Haagensen — "Cabeleira". Filmaren hasierako hirukotekideetako bat. Hirukoteko liderra eta Bené-ren anaia nagusia. Neska batengan, Berenice-rengan, bilatuko du babesa.
  • Karina Falcão — "Paraíba"-ren emaztea.
  • Leandra Miranda — "Lúcia Maracanã"
  • Leandro Firmino da Hora — "Zé Pequeno". Antagonista. Narkotrafikatzaile talde nagusiko burua.
  • Luis Otávio — "Buscapé" (protagonista txikitan)
  • Luiz Carlos Ribeiro Seixas — "Touro"
  • Marcos Junqueira — Otávio
  • Matheus Nachtergaele — Sandro "Cenoura". Narkotrafikatzaile talde bateko nagusia. Ze Pequenoren etsaia.
  • Maurício Marques — "Cabeção" - "Buruhandi" Filmaren hasieran dirua edonola irabazi nahi zuen polizia. Filmaren bukaeran arma salmentan zebilen polizia burua.
  • Micael Borges - "Caixa Baixa" Umeen lapur taldeko altuena.
  • Michel de Souza Gomes — "Bené" (Txikitan, Dadinhoren lagunik onena).
  • Paulo César "Jacaré" — "Tuba" Zé Pequeno-ren kidea. Pequenok, bere kalakarekin nazka-nazka eginda, tiroa bota.
  • Phellipe Haagensen — "Bené". Zé Pequeno-ren kiderik onena.
  • Renato de Souza — "Marreco". Buscapé-ren anaia nagusia. Hasierako hirukotekideetako beste bat.
  • Ricardo Pagotto Piai - "Chicão"
  • Roberta Rodrigues — Berenice. Cabeleira-ren neskalaguna. Filmaren erdialdean-edo beste trafikatzaile batekin ikusiko dugu.
  • Robson Rocha — "Gélson"
  • Rubens Sabino — "Neguinho" - Bere aitaren heriotzaz mendekua hartzeko Mané Galinha-ren taldean sartuko den mutikoa.
  • Sabrina Rosa — "Galinha"-ren neska.
  • Seu Jorge - "Mané Galinha" Autobusetako tiket saltzaile bezala ezagutuko dugun pertsonaia. Filmaren azken zatian indarra hartuko duen pertsonaia. Cenoura-ren taldean sartuko da. (Galinha hitzak oilo(bustia) esan nahi du).
  • Thiago Martins — "Lampião"
  • Thiago Berto Jardim — "Zelão"

Filmatzea. Filmaren grabazioa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Cidade de Deus favelan grabatu nahi izan zuten arren bazekiten oso zaila izango zela. Filma grabatzen hasi baino sei hilabete lehenago film labur bat grabatu zuten eta bazekiten favela horretan luze grabatzea ia ezinezkoa izango zela. Film laburra aste betean, azkar, grabatu behar izan zuten eta problema ugari, besterik ez zuten izan.

Berriro ere Cidade de Deus-era joan zirenean filmatzera, lehen egunean jakin zuten ezin izango zutela filma egin, favelako "jabeak" adierazi zuelako filmaren gidoia bortitzegia zela eta gazteentzako eredu txarra zela horrelako filmetan agertzen ziren narkotrafikatzaileak. Filmeko zuzendariek-eta mezulari batzuen bidez jakin zuten ezin izango zutela Cidade de Deusen bertan filmatu.

Favela hartan filmatzerik ez zegoela argi zegoen. Tiroen hotsak entzuten ziren etengabe, poliziak ez zuen ingurua inondik inora kontrolatzen, poliziaren aginpiderik eza ageri-agerikoa zen, eta narkotrafikatzaileak edonon agintzen zuten. Cidade de Deus-en ezin zen film luze bat grabatu.

Babes ofizialeko bukatu gabeko etxebizitza sail berri batzuen bila hasi ziren eta eraikitzen ari ziren auzo berri batera joan ziren filmaren lehen zatia grabatzera. Nova Sepetiba izeneko auzo batean grabatu zuten. Cidade de Deusetik urrun.

Nova Sepetiba auzo horrek bazuen, nolabait, Ciudade de Deus auzoak 1960. hamarkadan zeukan antzeko itxura. Oraindik ere bukatu gabe eta biztanlerik gabe zegoenez narkotrafikatzaileek ez zuten bereganaturik.

Filmaren bigarren zatia Ciudade de Deus-en garai berean eraikitako beste favela batean grabatu zuten. Favela hori aukeratu zuten hiriaren beste muturrean, favela gehienetan ez bezala, "jabea" ez zen 19 urte inguruko gazte bat, 40 urte inguruko gizon bat baizik. "Jabe" horrek gidoiaren kopia bat eskatu zuen eta baldintza batzuk ezarri zituen: favelako bertako ahalik eta biztanle gehien kontratatzeko exijitu zuen; ahalik eta lanpostu gehien sortzea favelan. Exijitu zuen, baita ere, erabiliko zituzten auto guztiak ondo markatzea eta favelara sartzeko eta favelatik irteteko ordutegi zehatza ezartzea. Pertsonen lanagatik eta kaleen errentagatik prezioa ezarri zuen.

Negoziazio guztiak bitartekari batzuen bidez egin behar izan ziren "jabea" une horretan kartzelan zegoelako. Baldintza eta prezioak onartu edo adostu zirenetik aurrera, favelan lan egin ahal izan zuten inolako eragozpenik gabe. Favelako biztanleek laguntza osoa eskaini zieten zinegileei. Kaleetatik auto moderno guztiak kendu zituzten, zinegileek haien etxe eta garajeetara sartzeko aukera izan zuten bere gauzak uzteko eta bertatik bertara filmatzeko.

Zinegileek favelako biztanleei sortzen zizkieten eragozpenengatik kexa bakar bat ere ez zuten entzun. Extra bezala lan egiteko boluntario pilo bat izan zuten.

Paperik sinatu gabe egin ziren kontratu guztiak.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika: Convite para vida
Autor: Antonio Pinto, Seu Jorge, Fabio Góes e Edmilson Capeluppi
Intérprete: Seu Jorge

Musika: Alvorada
Autor: Cartola / Carlos Cachaça / Hermínio Bello de Carvalho
Interprete: Cartola

Musika: Azul Da Cor Do Mar
Autor: Tim Maia
Interprete: Tim Maia

Musika: Dance Across The Floor
Autor: Harry Wayne Cassey / Ronald Finch
Interprete: Jimmy Bo Horne

Musika: Get Up I Feel Like Being Like (Sex Machine)
Autor: James Brown / Bobby Byrd / Ronald R. Lenhoff
Intérprete: James Brown

Musika: Hold Back The Water
Autor: Randy Bachman / Robin Bachman / Charles Turner
Interprete: Bachman Turner Overdrive

Musika: Hot Pants Road
Autor: Charles A. Bobbit / James Brown / St Clair Jr Pinckney
Interprete: JB's

Musika: Kung Fu Fighting
Autor: Carl Douglas
Interprete: Carl Douglas

Musika: Magrelinha
Autor: Luiz Melodia
Interprete: Luiz Melodia

Musika: Metamorfose Ambulante
Autor: Raul Seixas
Interprete: Raul Seixas

Musika: Na Rua, Na Chuva, Na Fazenda (Casinha de Sape)
Autor: Hyldon
Interprete: Hyldon

Musika: Nem Vem Que Não Tem
Autor: Carlos Imperial
Interprete: Wilson Simonal

Musika: O Caminho do Bem
Autor: Sérgio / Beto / Paulo
Interprete: Tim Maia

Musika: Preciso Me Encontrar
Autor: Candeia
Interprete: Cartola

Musika: So Very Hard To Go
Autor: Emilio Castillo / Stephen M. Kupka
Interprete: Tower Of Power


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

APCA 2003 (Brasil)

  • Kritikaren sari nagusia – aktore talde osoari.

BAFTA 2003 (Reino Unido)

  • Editorerik onenari – Daniel Rezende

British Independent Film Awards 2003 (Reino Unido)

  • Atzerriko filmik onena.

Festival de Cartagena 2003 (Colômbia)

Festival de Havana 2002 (Cuba)

  • Prêmio da Universidade de Havana – Fernando Meirelles
  • Aktorerik hoberena – Matheus Nachtergaele, Seu Jorge, Alexandre Rodrigues, Leandro Firmino, Phellipe Haagensen, Jonathan Haagensen e Douglas Silva
  • Argazkigintzarik onena – César Charlone
  • Muntaiarik onena – Daniel Rezende
  • Premio de la Asociación Cubana Prensa – Fernando Meirelles
  • FIPRESCI saria – Fernando Meirelles
  • Glauber Rocha Saria– Fernando Meirelles
  • Grand Coral Saria– Fernando Meirelles
  • OCIC Saria– Fernando Meirelles

Grande Prêmio Cinema Brasil 2003 (Brasil)

  • Filmik onena.
  • Zuzendaririk onena – Fernando Meirelles
  • Gidoi egokiturik onena – Bráulio Mantovani
  • Argazkirik onena – César Charlone
  • Muntaiarik onena – Daniel Rezende

NYFCC Awards 2003 (AEB)

  • Atzerriko filmik onena
Satellite Awards
  • Atzerriko hizkuntzan ekoizturiko filmik onena.

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BAFTA 2003 (Reino Unido)

  • Atzerriko hizkuntzan ekoiztutako filmik onenari – Andrea Barata Ribeiro, Mauricio Andrade Ramos e Fernando Meirelles

Bodil 2004 (Dinamarca)

  • Estatu Batuetatik kanpoko filmik onenaren zuzendariei – Fernando Meirelles e Kátia Lund

Globos de Ouro 2003 (EUA)

  • Atzerriko hizkuntzan egindako filmik onena.

Grande Prêmio Brasileiro de Cinema 2003 (Brasil)

  • Aktorerik onena (gizonezkoa) – Leandro Firmino
  • Aktore gizonezkorik onena – Jonathan Haagensen
  • Gizonezko aktore laguntzailerik onena – Douglas Silva
  • Emakumezko aktorerik onena – Roberta Rodrigues
  • Aktore laguntzailea emakumezko onena – Alice Braga
  • Aktore laguntzaile emakumezko onena – Graziela Moretto
  • Erti zuzendaririk onena – Tulé Peak
  • Melhor figurino – Bia e Inês Salgado
  • Makillajerik onena – Anna Van Steen
  • Soinu bandarik onena – Antonio Pinto e Ed Cortês

Independent Spirit Awards 2004 (EUA)

  • Melhor filme estrangeiro – Fernando Meirelles

Oscarrak 2004 (AEB)

  • Zuzendarik onena – Fernando Meirelles
  • Gidoi egokiturik onena – Bráulio Mantovani
  • Argazkigintzarik onena – César Charlone
  • Ediziorik onena – Daniel Rezende

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]