Citizendium

Wikipedia, Entziklopedia askea

Citizendium entziklopedia bat da, wikian oinarritua eta irabaz asmorik gabea. Horretan antz handia du Wikipediarekin. Larry Sanger sortzaileak azaldu duenez —Larry Sanger izan zen, Jimmy Wales-ekin batera, Wikipediaren sortzailea—, Citizendium Wikipediatik hiru ezaugarriok bereizten dute:

  1. Citizendiumek eskatzen du bertan idazten duenak bere izen-deiturekin izenpe dezan, ez baitu anonimorik onartzen. Halaber, bertan idatzi nahi duen edonori biografia labur bat bidal dezan eskatzen dio.
  2. Entziklopedia horrek bereizi egiten ditu oinezko idazleak —horiei ez die kualifikaziorik eskatzen—, eta editoreak, horiek eremu jakin batean eskarmentua dutela erakutsi behar baitute.
  3. Proiektu horretan idazten duten guztiek komunitatearen arauak zehazten dituen kontratu moduko bat izenpetu behar dute.

Citizendium 2006an hasi zen, eta, Larry Sangerren hitzetan, dagoeneko 4.200 artikulu ditu. “2.000 idazle ditugu, eta 200 editore baino gehiago. Wikipediak bere lehen urtean baino hitz gehiago (…), eta ia ez dugu bandalismorik”.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean, Jimmy Walesek eta Larry Sangerrek Wikipedia sortu zuten. Denborak aurrera egin ahala, Larry Sanger proiektu hartatik urrundu egin zen. Wikipediak ekarpen anonimoak onartzen dituela behin eta berriz kritikatu du, eta horrek entziklopedia librearen sinesgarritasunari kalte egiten diola. Hortaz, Citizendium sortu zuen, hots, Citizen’s Compendium edo Hiritarren Bilduma.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]