Citrus medica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Citrus medica
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Sapindales
Familia: Rutaceae
Generoa: Citrus
Espeziea: Citrus medica
L.

Citrus medica edo zidrondoa Rutaceae familiako zuhaixka bat da, eta haren fruitua zidra da. Fruituagatik kultibatzen da, gozogintzan, elikagaigintzan eta lurringintzan erabiltzen baita. Europan ezagutu zen lehen zitrikoa izan zen, jada Erromatar Inperioaren garaian deskribatu baitzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz edo zuhaixka txikia da, hostoiraunkorra, 2,5 m inguruko altuerakoa, enbor bihurrikoa eta adakera trinko eta zurrunekoa. Hostoek peziolo laburrak dituzte, eta bakunak dira, txandakatuak, eliptikoak eta lantza-formakoak, 18 cm-ko luzerainokoak; gainaldea berde iluna da, eta limoi-usain bereizgarria dute. Loreak hermafroditak dira, usaintsuak, handiak, zuriak edo purpura-kolorekoak, eta luku txikiak eratzen dituzte. Loreek 4 edo 5 petalo dituzte, eta 30-60 lorezil.

Fruitua esperidio bat da, luzanga edo globo-formakoa, 30 cm-ko diametrorainokoa. Azal lodia du, mamitsua, endokarpoari atxikia, kolorez horia edo berdexka, eta askotan zimurra. 10-15 karpelo ditu, tenteak, zuku gutxikoak; gozoak edo azidoak dira, barietatearen arabera. Haziak ugariak eta txikiak izaten dira, leunak.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Citrus medica Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]