Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Union internationale pour la conservation de la nature eta International Union for Conservation of Nature |
Izen laburra | IUCN, МСОП, UICN, МСОП, UICN, AICD, UICN, ԲՊՄՄ, UICN, IUBN, ХТҚО, МСЗП, МУЗП eta MUZP |
Mota | nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea eta argitaratzaile akademikoa |
Jarduera sektorea | conservation (en) |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 1.100 |
Agintea | |
Lehendakaria | Razan Khalifa Al Mubarak (en) |
Zuzendari exekutiboa | Bruno Oberle (en) |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | nazioarteko erakunde |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 148.000.000 $ (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1948ko urriaren 5a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (jatorrian, ingelesez: International Union for Conservation of Nature edo IUCN) natura babestea helburu duen nazioarteko erakunde bat da. Erakundeak "zerrenda gorria" argitaratzen du espezieen iraute egoera neurtzeko[1].
UNESCOren idazkari nagusia zen Julian Huxleyek bultzatuta, 1948ko urrian sortu zuten[2], Fontainebleaun egindako nazioarteko biltzarraren ondorioz. Bertan 83 estatuk, 108 gobernu-agentziak, 766 GKEk eta 81 nazioarteko erakundek hartzen dute parte, 181 herrialdeetako 10.000 adituen laguntza izanik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UICN nazioarteko elkarte bat da, eta hirurogei estaturen ordezkariak biltzen ditu. Izadiaren kontserbazioaren alorrean dituen lanen artean aipatzekoa da, Nazio Batuek hala onartuta, parke nazionalen estatusaren nazioarteko definizioa. Erakunde hori bera da parke nazionalaren maila ematen edo kentzen duena. UICNak osatzen du, oro har, desagertzeko arriskuan diren animalia eta landare moten zerrenda, Nazio Batuen ingurumenerako egitasmoarekin eta naturaren Munduko Funtsarekin egitasmoekin elkarlanean. Nazioarteko hainbat hitzarmen jarri ditu abian, hala nola, Antartika babesteko hitzarmena edo bioaniztasuna gordetzekoari buruzkoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/3/1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Planet Of No Apes? Experts Warn It's Close CBS News Online, 2007-09-12
- ↑ Carton Virto, Eider. (2001/06/01). Munduko gune babestuak. zientzia.net.