Clare Marie Hodges

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clare Marie Hodges
Bizitza
JaiotzaSanta Cruz (Kalifornia), 1890
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1970 (79/80 urte)
Jarduerak
JarduerakBasozaina
Enplegatzailea(k)Yosemite Parke Nazionala

Clare Marie Hodges (Santa Cruz, AEB, 18901970) Parke Nazionalen Zerbitzuko soldatapeko lehen estatubatuar emakumezko basozaina izan zen, Yosemiteko parke nazionalean lan egin zuena.[1] 30 urtean, emakumezko basozain lanetan aritu zen emakume bakarra izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Cruzen jaio zen 1890ean.[3] 14 urte zituela, Yosemitera joan zen lehen aldiz familiarekin 4 egunez zaldian egindako bidaia batean.[4]

Hodges San Joseko Eskola Normalean graduatu zen, eta bertan herbarioa egiten lagundu zuen.[5] Literatura-gizarteko lehendakaria eta "Songs of the Trail/ Ibilbideko kantak"-en egilea ere izan zen.[6]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916an, Hodges lehen hezkuntzako irakasle gisa irakasten hasi zen Yosemiteko Haraneko Eskolan.[7]

1918ko udaberrian, zailtasunak zeuden basozainak (gizonezkoak) aurkitzeko, Lehen Mundu Gerrak baja asko eragin baitzituen frontean parte hartu zuten gizonen artean. Egoera horrek erraztu egin zuen emakumeak, tradizioz gizonezkoak ziren lanbide jakin batzuetara iristea, beharragatik, ez gizarte-kontzientziagatik.[8]

Yosemiteko eskolan bi urteko esperientzia eta Yosemiteko bidexkekin ohituta, Yosemiteko Washington B. Lewis superintendentearen basozain izatea eskatu zuen. Geroago, Hodgesek esan zion: "Segur aski barre egingo duzu nitaz, baina nik basozain izan nahi dut."

Honelaxe erantzun zion Lewisek: "Denbora batez egon da neure buruan emakume bat patruila horietako batean jartzea, baina ezin izan dut aurkitu lehenago behar nuen emakumea".

Bere lana parkea patruilatzea zen, eta Tuolumne Meadows parkeko sarreraren ordainagiriak parkeko egoitzara eramatea barne hartzen zuen. Horretarako, gauez zaldiz bidaiatu behar zuen.[1][9] Parkearen zerbitzuko intsignia bat eta Stetson kapela bat zeramatzan, eta bere kide ziren mutilen betebehar berak zituen, baina ez zuen arma bat eraman nahi izan. Basozaina izan zen 1918ko maiatzaren 22tik irailaren 7ra.[10] 30 urtean, basozain lanetan aritu zen emakume bakarra izan zen.[2]

Hodgesek herritarren harridura eta ulertezintasuna jasan behar izan zituen, ez baitzuten ulertzen zer egiten zuen emakume batek basozain lanean. Eta gaur egun lortu ez dena ere sufritu zuen, gizonen uniformea janztea, baina bere beharretara egokitua.[8]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodges Peter Wolfsenekin ezkondu zen eta abizena hartu zuen. Yosemiteko eskualde osoko taldeak gidatzen aritu zen Mariposa communityn. Bera eta senarra aktibo izan ziren Camp Wawonan.[11] Hodges izan zen lehen landa-naturalista.[3]

1980an hil zen, 89 urte zituela. Bere eta senarrak Mariposa communityri egindako ekarpenak eskertzeko, bidexka natural batek bere izenak ditu.[3]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mariposa community ko bidexka natural batek bere izena du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Claire Marie Hodges (1890–1970) | Coalition to Protect America’s National Parks» protectnps.org.
  2. a b Claire Marie Hodges, First Female National Park Ranger|. .
  3. a b c d «Clare Marie Hodges» Journal of the Sierra College Natural History Museum 6 2015.
  4. Wolfsen, Clare H.. (January 1952). «One Upon a Time» Yosemite Nature Notes 31: 6-10..
  5. Kaufman, Polly Welts. (January 1990). «Challenging Tradition: Pioneer Women Naturalists in the National Park Service» Forest & Conservation History 34: 4-16..
  6. «National Park Service History: Person of the Month» npshistory.com.
  7. Degnan, Laurence. (February 1956). «The Yosemite Valley School» Yosemite Nature Notes 35: 19..
  8. a b Medioambienteand. (2018-03-08). «Pioneras de la conservación ambiental» INFORMACIÓN AMBIENTAL ANDALUCÍA.
  9. «Notable Women in Yosemite's History – Yosemite National Park (U.S. National Park Service)» www.nps.gov.
  10. «Scotts Bluff National Monument hired what is believed to be first full-time female ranger during World War II» AP NEWS 2019-04-12.
  11. Clare Marie Hodges - (1890–1970). .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]