Yosemite Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yosemite Parke Nazionala
Yosemite National Park
1 yosemite valley tunnel view 2010.JPG

Yosemite Haraneko ikuspegia
Yosemite Parke Nazionala non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Yosemite Parke Nazionala
Kokapena Tuolumne, Mariposa, eta Madera konderriak
KaliforniaKalifornia
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Azalera 3.081 km²
Sorrera 1890eko urriaren 1a
Bisitari-kopurua 3.951.393 (2011)
Erk. Arduraduna US-NationalParkService-ShadedLogo.svg Parke Nazionalen Zerbitzua
Webgunea http://www.nps.gov/yose/
Yosemiteko Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Mota Naturala
Irizpideak vii, viii
Erreferentzia (ID) 308
Kokalekua Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Eskualdea2 Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Yosemite Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 km ekialderantz kokatzen da, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuan.

Yosemite Parke Naturalaren mapa (sakatu bertan handitzeko)
Yosemite Haranaren mapa (sakatu bertan handitzeko)

Parkeak 3.081 km² inguru dauzka eta Sierra Nevadako mendikatearen ekialdeko magaletan zehar hedatzen da. Urtero 3 milioi pertsona baino gehiagok bisitatu ohi dute eta hauetako gehiengoa Yosemite haraneko zatian besterik ez da ibiltzen. 1984an Gizateriaren Ondare izendatu zuten eta nazioartean ospea ongi irabazia du bere granitozko amildegi, ur-jauzi, kristalantzeko ibai, sekuoia erraldoizko baso eta aniztasun biologiko handiarengatik (parkeko eremuaren %95 inguru gune basati bezala izendatua dago). Estatu Batuko gobernu federalak ezarri zuen lehendabiziko parkea izan zen eta John Muir bezalako pertsonen lanarekin parke nazionalen ideiaren garapenerako eredu esanguratsua bilakatu zen.

Yosemite Sierra Nevadako habitat edo bizileku handi eta zatikatuenetakoa da, landare eta abere aniztasun handia duelarik. Parkeak batez besteko 600-4000 metroko garaiera du eta bost landaredi gune nagusi ditu: haritzen basogunea, behe-mendiko landaredia, goi-mendiko landaredia, landaredi behe-alpinoa eta landaredi alpinoa. Kalifornian dauden 7.000 landare motetatik %50a Sierra Nevadan aurki daiteke, eta %20a baino gehiago Yosemite Parkearen barnean.

Gunearen geologia eraketa granitozko arrokazkoa da eta antzinagokoen osterantzekoak da. Orain dela 10 milioi urte inguru atzerantz joanez gero badakigu Sierra Nevadak gorapen bat jasan zuela eta ondoren okertu egin zela, gaur egun ezagutzen ditugun mendebaldeko erlatiboki leunak diren magalak sortuaz, bai eta ekialdeko magal maldatsuagoak. Gorapenak ibai eta erreken isurien malda maila handitu zuen, haitzarte mehar eta sakonak osatuz. Orain dela milioi bat urte, elur eta izotzek larre alpino garaienetan glaziarrak sortarazi zituzten eta ibaien haranak beherantz mugiarazi. Izotz multzoaren beheranzko mugimenduak harana U itxuran ebaki eta landu zuen. Gaur egun jende eta bisitari kopuru handia dator bertara U itxura honek sortzen duen paisaia bitxia ikustera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cathedral Peak eta Cathedral Lake

Parkea Kaliforniako Sierra Nevada mendikatearen erdialdean kokatzen da. Ibilgailu edo autoz San Frantziskotik bertako aparkalekura 3.5 ordutan ailegatu daiteke, Los Angelesetik 6 ordutan eta San Bernardinotik 7 ordutan. Yosemite gune birjin edo basatiez inguratua dago: hego-ekialdean Ansel Adams, ipar-ekialdean Hoover eta iparraldean Emigrant.

Parkea 3.081 km² luze-zabal da eta Rhode Island gunetik gertu dago, azken honek milaka laku eta urmael ditu, oinezkoentzako 1300 km bidezidor eta 560 km bide[1]. Federalki basati eta eszeniko izendatutako bi ibai, Merced eta Tuolumne, Yosemiteko mugetan jaiotzen dira eta mendebaldeko norantza hartzen dute Californiako Central Valley haranean dagoen Sierrako oinetaraino. Urteko bisitari kopurua 3.5 miloitik gorakoa da, hauetako gehienak 7 km² dituen Yosemite Haraneko gunean ibili ohi dira[1].

Arrokak eta higadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemiteko arroka eraketa ia gehienak Sierra Nevadako batolito arroka granitikozkoak dira[2]. Parkeko %5 inguruan (ekialdean, Mount Dana menditik hurbil) arroka bolkaniko eta sedimentuen metamorfositik datozen eraketak daude[3]. Arroka hauek terraza zintzilikariak izena jasotzen duten, behin batez azpikaldeko granitozko arroken terraza izan baitziren[4].

Mota ezberdineko gorapenek eta haustura sistemek jasandako higadura da gaur egun ikus litezkeen haran, haitzarte, mendi bizkar eta beste zenbait ezaugarrien sorkuntzaren arduraduna. Haustura eta loturen arteko banaketa zabala da, batez ere granitoan eta arroketan dagoen silizio dioxidoarengatik.

Zutoin eta zutabeak, Washington Column eta Lost Arrow zutabeak esate baterako, gurutzatutako loturez sortuak izan ziren. Lotura hauek jasandako higadura haran eta haitzarteen sorkuntzaren arduraduna izan da. Azken miloi urteetan higatzaileena izan den indar bakarra glaziar handiak izan dira, hauek ibai arroek sortutako V tankerako haranen itxura glaziar eraketako U itxurako haitzartetara aldatu dituzte.

Yosemite Parke Nazionaleko 360ºko ikuspegia
Yosemite Parke Nazionaleko 360ºko ikuspegia
Mount Dana menditik ikusten den ikuspegia
Mount Dana menditik ikusten den ikuspegia

Ezaugarri ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Capitan edo Kapitaina, granitozko harkaitzarra. Mundu osoko eskalatzaileen helburu.
Half Dome edo Domo Erdia

Yosemite Harana parkegune guztiko ehuneko bata besterik ez da baina halere bisitariak iritsi eta egoten diren gune nagusiena da. El Capitan (Kapitaina) haran guztiaren gainetik agertzen den granitozko harkaitz erraldoia da, mundu guztiko harri eskalada zaleen helburu gutiziatu eta ospetsuenetako bat da, bere zailtasun maila ezberdinetako eskalada bideak urte osoz irekita egoten baitira. Sentinel Rock eta Half Dome bezalako granitozko domoek hurrenez hurren haraneko lurzorutik hasita 900 eta 1.450 metroko garaietara ailegatzen dira.

Yosemiteko lur eremu garaiek Tuolumne Meadows, Dana Meadows, Clark Range, Cathedral Range eta Kuna Crest bezalako gune ederrak dituzte. Sierra eta Pacific Crest Trail mendibizkarrak Yosemiten barneratzen dira, hauen gailurrak harkaitz metamorfiko gorrizkoak, adibide gisa Mount Dana eta Mount Gibbs, edota granitozkoak dira, Mount Conness bezala. Parke Nazionalaren tontorrik garaiena Mount Lyell da.

Parkeak Sekuoia zuhaitz erraldoiez (Sequoiadendron giganteum) beteriko hiru baso edo zuhaizti ditu; Mariposa Grove (200 zuhaitz), Tuolumne Grove (25 zuhaitz) eta Merced Grove (20 zuhaitz). Sekuoia zuhaitzek beste motatako edozein zuhaitzek baino bolumen handiagoak izaten dituzte, sekulako garaiera eta biziraupen ikaragarriak lortuz. Izotz Aroa hasi aurretik zuhaitz hauek ziren denetan hedatu eta ugarienak[5].

Izotza eta ura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemiteko Merced River ibaia

Sierran Nevadan jaiotzen diren Tuolumne eta Merced ibaiek 900 eta 1200 metro bitarteko sakonera duten haitzarteak sortzen dituzte. Tuolumne ibaiak parkeko iparraldean dagoen 1.760 km² inguruko azalera duen gunea drainatzen du; Merced ibaia parkearen hego-ekialdeko gailurretan sortzen da, nagusiki Catedral eta Clark mendikateetan[6].

Prozesu hidrikoak (glaziazioa, uholdea eta ibaiaren eragina barne) parkeko paisaien sorkuntzaren funtsezkoak izan dira. Leku honek 3.200 laku ditu eta 2.700 km erreka[7].

Hezeguneak haranaren behealdean daude eta orokorrean noizbehinkako uholde eta lurpeko ur mugimenduen bitartez erreka eta lakuetara hidrologikoki loturik daude. Larreetako bizileku edo habitatak 900 eta 3.500 metro arteko garaieran banatuta daude eta hezeguneak dira oro har.

Merced ibaiko Nevada ur-jauzia

Ur-jauziak egon daitezen zilegitzen dituzten harkaitz egitura ugari daude, bereziki elurra urtzen deneko apirila, maiatza eta ekaineko hilabeteetan. Bere 782 metroekin Yosemiteko Ur-Jauzia Ipar Ameriketako garaiena da eta munduko hirugarrena. Haran bertsuan Ribbon Ur-Jauzia dago, eta nahiz eta aurrekoak baino ur emari apalagoa eduki parkeko jauzi bertikal garaiena da (492 m).

Parkean aurkitu ditzakegun glaziarrak erlatiboki txikiak dira eta ia beti itzalpean dauden guneetan daude. Bere 65 hektarearekin Lyell glaziarra Sierra Nevadako handiena da. Yosemiteko glaziarretako bat bera ere ez da lekuaren paisaiako formazioan arduradun izan ziren Glaziazio Arokoen osteratzetakoa. Hauek glaziazio handiaren urtze ondorengo ataletako batean osatu ziren. Berokuntza globalak mundu osoko glaziarren neurri eta kopurua murriztu du. Yosemiteko glaziar asko desagertu egin dira, John Muirrek 1871an aurkitu eta gune hartako glaziarren jatorriaren bere teoria indartu zuen Mercedeko Glaziarra barne, eta oraindik gelditzen diren askok dagoeneko beren azaleraren %75 galdu dute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun eguzkitsu eta oskarbia Yosemiten

Parkeguneak mediterranear klima du, hortaz eurite garaia negu leunean izan ohi da eta gainontzeko urtaroak nahiko lehorrak izaten dira (udako hilabete beroenetan euriteak %3koak baino eskasagoak izaten dira). Euri-jasak 2.400 metro inguru arte lurraldearen garaieraren handitzearekin bat gehitzen dira, handik aurrera eta goi gailurretaraino murriztuz doazelarik. Euri kopurua 1.200 metro garaierako 915 mm-tik 2.600 metro garaierako 1200 mm-tarako bitartean egon ohi da. Elurra berriz azaroko hilabete arte lurrean ez da mamitzen baina negu osoan pilatu eta martxoaren amaiera edo apirilaren hasiera arte bertan dirau[8].

Lurraldearen garaiera gorantz doan heinean tenperatura jaitsi egiten da. Yosemite Ozeano Baretik 160 km eskasetara dagoenez muturreko tenperaturak moderatuak izaten dira. Udaldean Californiako kostaldean kokatzen den gune antizikloniko batek Sierra Nevada aire masez hornitzen du, honela Yosemiteko eremuak haize leor eta garbi batez gozatu ahal dezake.

Eguneroko tenperatura 2.600 m.-ko garaiera duen Tuolumne Meadowsko gunean -3,9 eta 11,5 Â°C artean egon ohi da. Wawomatik hurbil dagoen hegoaldeko sarreran (1.887 m-ko garaierarekin) tenperaturaren batez bestekoa 2,2tik 19,4 Â°C-rakoa da. 2.440 metro baino gehiagoko garaiera duten guneetan udaldeko ekaitzek urtaro honetan ohikoak diren tenperatura bero eta leorrak arindu egiten ditu. Landaredi idor, hezetasun baxua eta ekaitz elektrikoetan sortzen diren tximistek maizko suteak sortzen dituzte.


Capitan Meadowsen 360ºko ikuspegia
Capitan Meadowsen 360ºko ikuspegia
Glacier Point eta Half Domeko ikuspegia
Glacier Point eta Half Domeko ikuspegia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahwahneechee indiar eta Mariposa bataloiaren arteko gudak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872ko Paiute ospakizuna Yosemite Lodgeko txoko arrunt batean
Mariposa Indiarren Akanpalekua Kaliforniako Yosemiteko Haranean. Egilea: Albert Bierstadt
Miwok indiarren etxola, Yosemiteko Indiar Museoa

Eskualde honetara lehen esploratzaile zuriak iritsi aurretik Paiute eta Sierra Miwok indiar herrialdeetako jendea bizi izan zen mendeetan zehar. Yosemite Haranean Ahwahneechee herrialde indiarreko gizasemeak bizi ziren bertako amerikar indiarrak ez ziren lehendabiziko jendea gune honetan sartu zen unean[10].

XIX. mendean suertatu zen Kaliforniako Urrearen Sukarrak gune honetako jende zuriaren presentzia modu nabarmenean areagotu zuen. 1851. urtean Mariposa Guden zati bezala, Estatu Batuetako Gudarosteko Maiorra zen Jim Savagek bere Mariposa Batailoia Yosemiteko Haranaren mendebaldera gidatu zuen Chief Tenaya buruzagiaren agintepean zeuden 200 Ahwahneechee taldearen atzetik eurak harrapatu asmoz[11]. Bataloi honena barneraldia izan omen zen gizon zuriak haran honetan eginiko lehendabiziko egiaztatutako sarrera. Savagen talde erasotzaile honetan Lafayette Bunnell medikua zegoen, konpainiako sendagilea, honek beranduago haran honek beregan piztu zituen zirrara edo eraginak bere The Discovery of the Yosemite liburuan idatziko zituen. Bunnell izan omen zen Tenaya Buruzagiarekin izan zituen elkarrizketetaz baliatuz haran honen izena eta aipamen idatzia egin zuen lehen idazlea. Bunellek idatzi zuenez, Tenaya Buruzagia Ah-wah-nee-tarren Pai-Ute Koloniako fundatzailea zen[10]. Miwoks indiarrek (eta baita kolono zurie gehienek ere) Ahwahneechee taldekoak bereziki oldarkor eta arriskutsutzat zeuzkaten eta euren arteko mugen inguruko borrokaldiak ugariak izan ohi ziren. Yosemite hitza Miwork "yohhe'meti" izendapenetik dator eta euskaraz "Hiltzaileak dira" esan nahi du[12]. Batailoiko kideen gutun eta artikuluek harana eta bere inguruneko eremuaren berehalako ospe eta entzutea piztu zituen.

Tenaya eta beste gainontzeko Ahwahneecheetarrak berehalakoan atzemanak izan ziren eta beren herrixkak erabat suntsituak; Fresnotik hurbil dagoen Indiar Erreserbara mugitzera behartu zituzten. Beranduago Ahwahneecheetar batzuei haranera itzultzea baimendu zitzaien baina 1852ko udaberrian zortzi urre meatzarien aurkako erasoaldiaren ostean indiar hauek arazoak izan zituzten[13]. Talde honek ekialdean dagoen Mono Lakera ihes egin zuen eta bertako Mono Tribukoen artean babestu ziren; baina beren babesleen zaldi batzuk lapurtu ondoren 1853an Mono Paiute tribukoek Ahwahneecheetarrei arrastoa jarraitu eta bertan hil egin zituzten. Eraso honetan Tenaya Buruzagia hil zuten eta biziraun ahal izan zutenek Mono Lakera itzuli ziren, han Mono Lakeko Paiute tribuan nahastu ziren. tribe. Gaur egun kokagune horretan berreraikitako "Indian Village of Ahwahnee" herrixka dago, Yosemite Museoaren atzekaldean, azken hau Yosemite Valley Visitor Center bisitagunearekin parez-pare dago.

Lehendabiziko turistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wawona Hotel ostatua

1855an James Mason Hutchings abenturazale lehiatsuak, Thomas Ayres margolariak eta beste bi abenturazaleek barneraldi bat egin zuten eremu honetan, honela haraneko lehendabiziko turistak bilakatu zirelarik. Hutchingsek bizipen honi buruzko artikulu eta liburu ugari idatzi zituen eta gerora baita gune honetara zenbait txango egin ere. Ayresen margoak bertako zenbait kokaleku eta paisaien lehendabiziko irudiak izan ziren. Charles Leander Weed argazkilariak berriz 1859an Haranaren lehendabiziko argazkia egin zuen. Beranduagoko argazkilarien artean Ansel Adams dago.

Orain parkearen hego-mendebaldeko zati den Wawona lehen indiarren akanpalekua zen. 1857an Galen Clark kolonoak Wanonan dagoen Mariposa Groveko Giant Sequoia deskubritu zuen. Etxola soil batzuk eraiki ziren, bai eta eremu honetara etortzeko zenbait bide. 1879an Groveko gunea bisitatu nahi zuten turistei zerbitzu bat eskaini asmoz Wawona Hotel ostatua eraiki zen. Turismoa handituz zihoan arabera bide eta hotelak ere gehitzen joan ziren.

Yosemite Grant[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galen Clark abenturazalearen argazkia
John Muirren argazkia


Eremu honek pizten zituen irrika eta interes komertzialak zirela eta, Galen Clark eta John Conness Senataria bezalako zenbait hiritar nabarmenek gunearen babesaren aldeko jarrera defendatzea erabaki zuten. 1864ko Ekainaren 30an Parkea sortzeko lege proiektuak Estatu Batuetako Kongresuaren onarpena eta Abraham Lincoln Presidentearen sinadura jaso zituen: honela Yosemite Grant eremua sortu zen. Hau izango zen AEBetako Gobernu Federalak babesgune eta gozamen publikorako etorkizuneko parkea sortzeko lehendabiziko hurratsa, eta era berean ekintza hau izango zen 1872an munduko lehen parke naturala zen Yellowstoneko Parke Nazionala sortzeko oinarritzat hartu zen aurrekaria[14]. Yosemite Valley eta Mariposa Grove kokaguneak Kaliforniako herriari Estatu Parke gisa laga zitzaizkion eta bi urte beranduago komisari kontseilu bat izendatua izan zen.

Kontseiluak Galen Clark izendatu zuen Yosemite Granteko lehendabiziko zaintzaile bezala baina ez Clarkek ez eta Kontseiluak (Hutchings barne zelarik) ez zuten Homestead Act delakoa eragozteko gaitasunik izan (lege berri honen bidez Estatu Batuetako gobernuak herrialde honetako zenbait gunetako lurralde zatiak kolonei eskaintzen zizkien). Lege hau ez zen 1875. urte aurretik argitaratu gabe egon zen eta ordurako eremu honetan kolonei eskainiriko lur sailak jadanik ezeztatu edo baliogabetuak zeuden. 1880an Clark eta orduan agintean zeuden komisarioak kaleratuak izan ziren, euren ordez Hutchings bilakatu zen parke zaintzaile berria.

Parkearen lehendabiziko hastapen urteetan turistentzako sarbideak eta Yosemite Haraneko bizi baldintzak hobetzeari ekin zitzaion. Turismoa modu nabarmenean handitu zen ziren. 1869an First Transcontinental Railroad trenbidea erabat amaitu ostean turismoa modu nabarmenean handitu zen baina halere Yosemiteko eremura joateko zaldiz egin behar zen ibilaldia oraindik deserosoa eta atzeraka botatzen zuen horietakoa zen. 1870. hamarkada erdialdera Haranera ailegatzen ziren bisitari kopuru gero eta handiagoari erantzun egokia eman nahian hiru zaldi gurdi edo diligentzia eraiki ziren.

Jaiotzez eskoziarra zen John Muirrek eremu hau ospetsu bilakatuko zuten artikuluak idatzi zituen eta ondorio bezala berehala Yosemiteri buruzko interes zientifikoak gorantz egin zuen. Muir izan zen Yosemiteko Lur Eraketak Glaziar Alpino Handien ondorioz sortu zirelako teoria aipatu zuen lehendabizikoa, era berean Josiah Whitney bezalako zientzialarien etorrerak saihestu zituen, azken honek Muir amateurtzat hartzen baitzuen[15]. Muirrek eremu honetako biologiari buruzko artikuluak idatzi zituen.

Gunea babesteko ahaleginen areagotzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theodore Roosevelt eta John Muir Glacier Point izeneko lekuan. Argazkia 1903ko Maiatzean egin zen.
Fallen Monarch eta F Troop, AEBetako 6. Zalduneria Yosemiteko naturgunean. 1899ko argazkia

Yosemite Haraneko larre eta zelaiak abereentzako bazka gisa erabiltzeko gehiegizko ustiaketak (bereziki ardiak), sekuoia erraldoiaren mozketak eta beste zenbait kaltek Muir babes gehiagoren aldeko jarrera hartzera bultzarazi zuten. John Muirrek bisitari edo gonbidatu nabarmen ugari konbentzitu zituen eremua babes federalpean jartzeko garrantziaren aldeko apustua egin zezaten; hauetako gonbidatu bat Century Magazine aldizkariko argitaratzailea zen Robert Underwood Johnson izan zen. 1890ko Urriaren 1an Yosemiteko Parke Nazionala sortu zedin Muir eta Johnson elkarkidetu egin ziren[16]. Hala eta guztiz ere Kaliforniako Estatuak Yosemiteko Harana eta Grovearen gain zuen kontrolari eutsi zion. Muirrek Yosemiteko Goi Mendietan oraindik egiten zen abere bazka ematearen aurkako jarreran bertako ofizialak konbentzitzen asko ahalegindu zen.

1891ko Maiatzaren 19rako sortu berria zen parke nazionala Estatu Batuetako Gudarosteko Zalduneriako 4. Errejimentuaren jurisdikziopean ezarri zuten, azken honek bere akanpalekua Wawonak kokatu zuelarik. 1890ko hamarkadaren azken aldera, ardien bazka ematea dagoeneko arazo izaten utzi zuen eta Estatu Batuar Armadak beste hainbat hobekuntza lortzeari ekin zion. Halere Zalduneriak ezin izan zuen Yosemite Harana edo Groveko bizi baldintzen txartzearen aurka laguntzeko esku hartzerik egin ahal izan.

Muir eta bere Sierra Club elkarteak betiere elkarlanaren bidez gobernuak eta garai hartan eragin handia zuten jendeak Yosemiteko Parke Nazional bateratu baten aldeko jarrera har zezaten biziki ahalegindu ziren. 1903ko maiatzean Theodore Roosevelt presidenteak eta John Muirrek Glacier Pointetik hurbil hiru egunez akanpatu zuten. Bidaldi honetan zehar Muirrek Yosemiteko Harana eta Grovearen kontrola Kaliforniako Estatutik Gobernu Federalera itzuli zedin Roosevelt konbentzitzea lortu zuen. 1906an Theodore Rooseveltek azken hau egi bilakatu zuen lege-proiektua sinatu zuen.

Parke Nazionaleko Zerbitzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916an Parke Nazionalen Zerbitzua osatu zen eta Yosemiteko Parke Nazionala jurisdikzio agentzi horretara besteganatu edo transferitu zen. 1916an Tuolumne Meadows Lodge, Tioga Pass Road, eta Tenaya eta Merced lakuetako inguruko lursailak ere parke nazionalaren gunea osatzera igaro ziren[17]. Parkera urtaro guztietan irikia egoten zen errepidea eraiki ondoren ibilgailuen kopurua piskanaka-piskanaka ugaritzen joan zen. 1926an Ansel Franklin Hallen eginahalei esker Yosemiteko Museoa eratu zen[18].

Hetch Hetchy Valleyko uharkaren eraikitzea.

1903an parkearen iparraldeko zatian uharka bat egitea proposatu izan zen. Hetch Hetchy Valleyen kokatuko omen zen eta San Francisco hiriari behar adinako ur eta indar hidroelektrikoz hornituko omen zuen. Muir eta bere Sierra Clubeko preserbatzaileak berehala jarri ziren proiektuaren aurka, beste aldetik Gifford Pinchot bezalako kontserbazionistek proiektuari beren babesa eskaintzen zioten bitartean. 1913an AEBetako Kongresuak Raker Act delako agiriaren bitartez O'Shaughnessy Dam uharka eraikitzeari baiezkoa eman zion[19].

Orain dela ez hainbeste, preserbazionistek 2,742 km² edo parkeraren %89a izango lituzkeen Yosemite Basatia edo Yosemite Wilderness -erabateko babesadun gune basatia- eremua sortzeko Kongresua limurtzeko sahiakeran zeuden[20]. Parkeko Zerbitzuak parkea bisitatzeko erakargarri ziren ezaugarri artifizialak gutxituz joan da, adibidez Firefall delakoa, gauez Glacier Pointetik gertu zegoen muino batetik gori-gori eta sugarretan zeuden gauzen bulkatze edo amiltzeak. Udako hilabeteetan Yosemiteko Haranean sortzen diren trafiko etenak ere kezka berria bihurtzen ari dira. Ostatuan edo akanpalekuan izen emanak ez dauden ibilgailuen udako hilabeteetako sarrera eragoztea ere ikertua izan da; honen bidez Haranera datozen udako bisitarientzako erabilgarri izango liratekeen bus, bizikleta eta oinezko sistema bat ipiniko litzateke.

Hetch Hetchy Reservoir inguruneko gaur egungo ikuspegia
Hetch Hetchy Reservoir inguruneko gaur egungo ikuspegia

Ostatu eta emakidadunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen lehendabiziko urteetan erakunde ezberdinek hainbat ostatu eta baliabide eratzeari ekin zioten. Baliabide hauen barnean Wawona Hotel, Yosemite Park Lodge eta Camp Curry daude, azken hau Yosemiteko Haranean kokatzen den hamar etxoletako akanpalekua. 1925an sortu berri ziren baliabide lehiakor horiek ongi eta tentuz ustiatzeko Yosemite Park & Curry Company erakundea osatu zen. Parkearen Zerbitzua handituz joan hala osatu berria zen erakunde honek Yosemiteko ostatu, jatetxe eta denden ustiaketaren erabateko eskubideak jaso zituen. Bi urte beranduago, erakundeak Ahwahneeko bere ostatu berriaren solairuartean egoitza hartu zuten. Yosemite Park and Curry Company erakundeak zetozen 50 urtetarako parkeko ustiaketa eskubideak jaso zituen, halere 1970an United States Natural Resourcesek (USNR) erakundea erosi egin zuen eta urte pare batean ostean MCAk berrerosi zuen, azken hau Universal Studiosekin elkarlanean ibili ohi zelarik. Jabe aldaketa hauek ematen ziren bitartean, Curry Companyren izendapenak bertan jarraitu zuen. 1993an Matsushita erakundeak MCA bereganatu zuen. Barne Idazkaria zen Manuel Lujanek AEBetako parke nazionaleko eskubideak japoniar etxe bati utziaraztearen aurkako jarrera erakutsi zuen, horregatik bere parkearen ustiaketa eskubideen aurkako proiektu federalaren onarpena saihestu nahian, Matsushitak bere ustiaketa eskubideak saltzeari burubelarri ekin zion eta honela azkenik eskubide hauen jabetzak gobernu federalaren eskuetan amaitu zuen, Yosemite Park and Curry Co. behin betiko alboratu zelarik. Gaur egun parkearen ustiaketa eskubideak Delaware North Companies "Parks and Resorts" edo "Parke eta Baliabideak" erakundeak ditu(DNC Parks and Resorts at Yosemite, Inc. erakundearen izendapen ofiziala).

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktibitate tektoniko eta sumendikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeko eremua Aurrekanbriarra eta Paleozoiko aroetan zehar piskanaka-piskanaka ertz kontinental pasibo batetara lekutu ziren. Sedimentu edo jalkinak sarbide kontinentaletatik eratu eta uren azpikaldean pilatu ziren. Arroka hauek metamorfozitatu egin dira.

Yosemiteko mapa geologiko orokorra (USGSen irudia)

Altxamendu eta higadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela 10 milioi urte hasita, Sierran zehar eman zen mugimendu bertikalaren bidez Sierra Nevadaren altxamenduak sortzen hasi ziren. Jarraieko Sierraren makurdurek eta Sierrako goraguneen bizkortzearen ondorioz Sierra Nevadako gradiantearen mendebaldeko gradiantea areagotuz joan zen. Mugimendu korronte hauek bizkorragotuz joan ziren eta honela haranak azkarrago ebaki zituen. Ekialderuntz zihoazen mugimendu gehiagoren garapenarekin bat goragune gehigarriak ere sortu ziren, bereziki Basin and Rangego Owens Valley harana sortu zelarik -kanpo indarren eraginez. Orain dela bi milioi urte inguru Pleistozeno Aroan goragune horren bizkortze berria eman zen.

Higaduraren goratze eta areagotzeak eremuko haitz grantikoak lurrazaleko presioen eraginpean ezarri zituen, ondorioz exfoliazio (parkeko domo ugariren ertz borobilen arduradun) eta masen higadurari loturaguneen apurtzeak jarraiki zien (hausdurak; bereziki bertikalak) orain solidifikatuak dauden lur masetan. Pleistozenoko glaziarrek prozesu hau azkartu zuten eta glaziar hauetako handienek egin zuten material garraioren ondorioz haraneko lurzoruko goraketa eta taluak sortu ziren.

Lotura bertikal lau ugari higadura bizkorra eman zen lekuetan suertatu ziren. Hauetako asko luze, lerrokatuak eta oso sakonak dira, ipar-ekialdetik ipar-mendebalderako eraketa paraleloan, batzuetan euren artean tartekatuz. Hauek altxamenduen eraginez sortutako presio eta higaduraren bidezko harkaitz pilaketen ondorioz sortu ziren.

Glaziarrek eraldatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemiteko glaziarretatik sortutako haranen eraketari buruzko irudi biziduna

Orain dela 2 eta 3 miloi urtetartean hasi ziren glaziazio sail batek eskualdea erabat eraberritu zuen eta K.a 10.000. urte inguruan prozesu hau amaierara ailegatu zen. Lau glaziazio handienak Sierra Nevadan gertatu ziren behinik behin, bertakoek Sherwin izenpean ezagutzen duten kokalekuan (aurre-Tahoe ere deitua bada), Tahoe, Tenaya, eta Tiogan. Sherwineko glaziarrak handienak dira, Yosemite eta beste haranak bereganatzen dituztelarik, aldiz beste aro geologiko batzuk glaziar txikiagoak sortu zituzten. Ziurrenik Sherwineko glaziar aroa hau Yosemite Harana eta eremu honetako beste haitzarteetako zulaketa eta eraketen eragilea izango zen.

Glaziar sistemek 1.200 metrotako sakoneratara ailegatzen dira eta beren aztarnak Yosemiteko eremuan uzten dituzte. Yosemiteko eremuaren glaziar handiena Grand Canyoneko Tuolumne River ibaietik 95 kilometrotara beheruntz doa, Hetch Hetchy Valley haranetik haratago. Merced Glacier glaziarra Yosemite Haranetik kanporatu eta Merced River Gorgen barneratzen da. Lee Vining Glacier glaziarrak Lee Vining Canyon haitzartea zulatu eta Lake Russel lakuan husten da (Mono Lake lakuaren izotz aroko bertsio handitua). Soilik Mount Dana eta Mount Conness bezalako gailurrak daude glaziarrez estali gabeak. , were not covered by glaciers. Atzeraldian dauden zenbait glaziarrek Lake Yosemite (Yosemite Haraneko zolaren zati handi bat estaltzen duen behekaldeko lakua) bezalako 8,9 kilometrotako laku luzeak bereganatzen dituzten morrenen sortzaileak dira[21].

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizilekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumen arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Yosemiteko ingurumen edo bizilekuak kalitate handia izan, hiru espezie dagoeneko ahitu egin dira (Kaliforniako Hartz Urreztatua, Kaliforniako Kondorra eta Bell's Vireo txori mota) eta gaur egun 37 espezie Kaliforniako legerian edo mailan nazionalean arriskuan dauden espezie bezala kalifikatuta daude. Yosemiteko biziak aurrez-aurre egin behar dien arrisku larrienak hauek dira: suteen errejimen natural baten galera, espezie exotikoak, airearen kutsadura, habitat edo bizilekuaren zatiketa eta aldaketa klimatikoak. Zentzu mugatuago batean, zenbait espezie basatiak beren ibilbideetako istripu edota gizakien jakiak janaren ondorio diren heriotzak bezalako baldintzen eraginpean daude.

Amerikar Hartz Beltza auto batean bereak eta bi egiten ari dela.
Irudi honetako Izar Hori Kardalora bezalakoek bertako landareekin gogor lehiatzen dira Yosemiten.

Noizbait Yosemiteko hartz beltzak janari bila autoetan sartzeagatik ospetsu egin ziren. Bisitariek botatako zaborrak jateko asmoz ere zakarrontzietan elkar topatzen ziren eta zenbaitetan gizakiei erasotzera ere iritsi ziren. Hartz eta gizakien topaketek jabegoari gero eta oker handiagoak eragiten zizkion. Honek hartzak gizakien eta beren jabetzetarako hurbilketaren aurkako kanpaina oldarkorra bultzatuarazi zuen. Aire libreko zabortegiak berehalakoan itxi ziren, hartzen aurka frogatutako tangak egin ziren eta akanpaleku guneak janaria gordetzeko kabinete bereziez hornitu ziren. Parkeko langileek kontrol neurriak areagotu dituzte. Urteko 30 hartz inguru atzematen dira, belarriak markatu eta beren ADNaz identifikatu, honela istripuren bat gertatuko balitz behingoan arazoak zein hartzak sortu dituen jakiteko moduan egongo ginatekelarik.

Ozonoaren murrizteak ere sequoia erraldoien ehunei kalte egiten ari zaie. Honek zomorro izurrite eta gaisotasun aurrean zaurkorragoak bilakatzen ditu. Zuhaitz honen haziek ernetzeko aurretik suz erre den lurra behar dutenez, suteen ezereztapen historikoek beren ugaltze ahalmena murriztu egin dute. Inplementatutako sute kontrolatuen politika berria landare berrien ernalketan lagungarri izango delako itxaropena dago.

Parkearen barnean bertakoak ez diren 130 espezie aurkitu ahal izan dira. Yosemiten landare hauek 1850. urte amaierako euro-amerikarren inmigrazioarekin batera sartu ziren. Bai arrazoi naturalengatik baita gizakiengatik espezie kanpotar hauen oharkabeko hedatzearen areagotze azkarrean lagundu izan da. Espezie hauetako kopuru jakin batek bertakoak diren landareak erasotu eta lekualdatzen ditu, honek parkeko ekosisteman aldaketak dakarzkielarik, bertako landareak eta euretatik kate bidez sortzen diren prozesuak asaldatuz. Espezie exotikoetako batzuk eremuko suteen frekuentzia ugaritu edo lurzoruko nitrogeno kopurua murriztu dezakete, honek landare exotiko berrien ezarketa erraztasun gehiagoz mesedetzen duelarik.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgailu bat Yosemiteko Parke Nazionala zeharkatzen duen errepide batean, barnekoak parkeko ikuspegiez gozatzen ari direlarik: Ez ahaztu erne gidatu eta begirada errepidean edukitzeaz!!!
1879an eraiki zen Yosemite Haraneko Kaperaren irudia

Yosemite Harana urte osoan zehar irikita egon ohi da baina parkearen gainontzeko eremua udazken amaiera aldera itxi eta udaberri amaieraren erdialderarte ez da berriz irikitzen. Yosemite Harana eta Giant Sequoiako Mariposa Groveko aire libreko txangoak baliagarri daude. Jende askok txango labur eta ur-jauzietarako ibilbideetaz goza ahal dezakete, bai eta Mariposako Sequoia Zuhaitz Erraldoietaz, Tuolumne edo Merced Groves bezalako leku ederrez. Beste aukera interesgarri batzuk Glacier Pointerako autobusa hartzea da (uda amaiera aldera), handik Yosemite Harana eta goi mendien ikuspegi bikainaz gozatu ahal izateko (bakoitzak norbere ibilgailuaz ere egin dezake), Tioga Roadtik Tuolumne Meadowsrako (uda-udazkena) ibilbidea ere ibilgailu gidatu batean edo oinez egiteko aukera badago.

Parkera datozen bisitarien gehiengoa egun bateko egonaldia egin ohi du eta soilik ibilgailuz joan daitezkeen Yosemite Haraneko lekuak bisitatu ohi ditu. Parkean ibilgailuz sartzeko auto bakoitzeko 20$ ordaindu berhar dira[22]. Haraneko trafico pilatzeak arazo larri bilakatzen dira turismo sasoian gorenean, bereziki udaldean. Dohaineko autobus sare publiko bat urte osoz haran osoan zehar dabil eta udan aparkalekua aurkitzea ia ezinezkoa denez parkeko zaintzaileek jende eta bisitariei autobus zerbitzua erabil dezaten biziki gomendatzen die[23].

Oinezko ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemite Haranako eskalatzaile hirukote bat
Camp 4 akanpalekuaren irudi bat

Oinez ibiltzea gustatzen zaienen gozamenerako 1.300 km-tako ibilbideak daude. Erraz-errazak diren ibilaldi laburretatik hasi eta zenbait egunetan inguru basatian zeharkatzen dituzten mendi txangoetaraino.

Egun bateko ibiltarientzat parkea 5 guneetan zatitua dago: Wawona/Mariposa Grove/ Glacier Point, Tuolumne Meadows, Hetch Hetchy, eta azkenik Crane Flat/White Wolf. Liburu askok parkearen ibilbideak xehetasunez eta ederki asko deskribatzen dituzte, eta Yosemiteko Parkearen Zerbitzuan argibidea dohain lortu liteke. Parkeko langile askok bisitariei Yosemite Harana bezain ezagunak ez diren gune edo eremuak ezagutarazteko gomendatzen die.

Udaberriaren amaiera eta udazken hasiera alderartean parkearen eremuaren gehiengoa egun askotarako txango edo ibilaldientzako irikia egon ohi da. Gauez egin ohi diren ibilaldi guztiek inguru basatietan barneratzeko baimen agiria behar dute, azken honetan hartzen aurkako janari biltegiak eramatea ere derrigorrezkoa da abere honek ibiltarien janaria jan ez dezan[24].

Bizikletaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemiteko Haranean udaberritik hasi eta udazkena arte bizikleak alokatzeko aukera badago. Bizikletentzako egokitutako 12 km inguruko bidezidor harlauzatuak ere badaude. Halere, bizikletak bide arruntetatik ere ibil daitezke. Legeak derrigorrez 18 urte azpiko gaztetxoei kaskoa eramatea behartzen die. Yosemiteko Parke Naturalean bidez kanpoko bizikleta arrunt eta mendi bizikleten ibilaldiak ez daude baimenduak[25].

Mendi eskalada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri Eskalada oso kirol edo jarduera garrantzitsua da Yosemiten[26]. Yosemite Haraneko Camp 4 akanpalekuan eskaladarako behar den material osoa dago eta National Register of Historic Places erakundearen zerrenda barnean sailkatuta dago. Eskalatzaileek aukera eta maila ezberdinetako eskalada bide ugari dituzte: 3 metro garaierako boulderretatik hasi eta El Capitan aurpegian dauden kilometro bateko garaierako harkaitzezko harresietaraino. Inguru honetako eskalada maisu talde profesionalek kirol honetako ikastaroak eskaini ohi dituzte.

Neguko jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemite Parke Naturaleko ski pistetako bat
Gidatutako elurretako oinetakodun talde baten txangoa Yosemite Parkean zehar

Parkeko bide asko itxi ohi dira neguko elur pilaketekin; halere, Yosemite Harana urte osoz irikia dago. Jeitsierako eskiak Badger Pass Ski Area gunean eskuragarriak daude (Californiako jeitsiera eskigune zaharrena) eta abenduaren erdialderarte jeitsiera eskiko jarduerak eskeintzen ditu[27]. Parkearen zati handi bat eskandinaviar edo fondoko eskia eta elurretako oinetako edo snowshoeing kiroletarako irikia dago, erabilgarriak diren zenbait fondoko eski ibilbide ere baditu[28][29]. Eremu guztia basatia denez ski ibilbideak gauez ere egin litezke[30].

1927tik aurrera eta urtero Ahwahnee Hotelean Bracebridge dinner delakoa ospatu ohi da, Washington Irvingen Sketch Book liburuko Squire Bracebridge eta Ingeles Gabonetako bere deskribapenen arabera antolatzen delarik. 1929 eta 1973 urteen artean Ansel Adams izan zen ikuskizun honen antolatzailea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Capitan edo Kapitaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-jauziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Nature & Science, United States National Park Service: Yosemite National Park, http://www.nps.gov/yose/naturescience/index.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  2. Harris, Geology of National Parks (5th ed), page 329
  3.   Geology: The Making of the Landscape, United States National Park Service: Yosemite National Park, 2004-12-22, http://www.nps.gov/archive/yose/nature/geo_landforms.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  4.   Geological Survey Professional Paper 160: Geologic History of the Yosemite Valley - The Sierra Block, United States Geological Survey, 2006-11-28, http://www.cr.nps.gov/history/online_books/geology/publications/pp/160/sec2a.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  5. Kiver, Geology of U.S. Parklands (5th ed), page 227
  6.   Water Overview, National Park Service: Yosemite National Park, 2004-12-22, http://www.nps.gov/archive/yose/nature/water.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  7.   Hydrology and Watersheds, National Park Service: Yosemite National Park, 2004-12-22, http://www.nps.gov/archive/yose/nature/wtr_hydrology.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  8.   Climate, National Park Service: Yosemite National Park, 2004-12-22, http://www.nps.gov/archive/yose/nature/wtr_climate.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  9.   National Oceanic and Atmospheric Administration, NOWData - NOAA Online Weather Data, http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=hnx .
  10. a b   Bunnell, Lafayette H. (1892), «Chapter 17», Discovery of the Yosemite and the Indian War of 1851 Which Led to That Event, F.H. Revell, http://www.yosemite.ca.us/library/discovery_of_the_yosemite/17.html. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 . ISBN 0-939666-58-8.
  11. Harris, Geology of the National Parks (5th ed.), p. 326.
  12.   Anderson, Daniel E. (2005), Origin of the Word Yosemite, The Yosemite Web, http://www.yosemite.ca.us/library/origin_of_word_yosemite.html. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  13. Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 46.
  14.   History & Culture, United States National Park Service: Yosemite National Park, http://www.nps.gov/yose/historyculture/index.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  15. Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 49.
  16. Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 50.
  17. Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 52.
  18. National Park Service, Yosemite: Official National Park Handbook, p. 117.
  19. Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 51.
  20.   98th U.S. Congress (1994) (PDF), PUBLIC LAW. 98-425, http://planning.nps.gov/wilderness/document/California%20Wilderness%20Act.pdf. Noiz kontsultatua: 2007-01-09 .
  21. Harris, Geology of National Parks (5th ed.), p. 333.
  22. [1] Sarrerak eta erreserbak. Parke Zerbitzu Nazionala: Yosemiteko Parke Nazionala. 2007ko Urriaren 27an aurkitua.
  23. http://www.nps.gov/archive/yose/trip/shuttle.htm Parke Zerbitzu Nazionala: Yosemiteko Parke Nazionala. Yosemite Haraneko Bus Zerbitzua. 2006ko Irailaren 21a. 2007ko Urtarrilaren 4ean aurkitua.
  24.   Roberts, Hayes, National Park Service: National Park Service, http://www.nps.gov/archive/yose/wilderness/bfoodstorage.htm Janari biltegia. 2007ko urtarrilaren 27a. .
  25.   «Plan Your Visit», Yosemite National Park (U.S. National Park Service), http://www.nps.gov/archive/yose/pphtml/planyourvisit.html .
  26.   Roberts, Hayes (2006-05-10), Climbing, National Park Service: Yosemite National Park, http://www.nps.gov/archive/yose/wilderness/climbing.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  27.   Skiing, National Park Service: Yosemite National Park, 2006-06-21, http://www.nps.gov/yose/planyourvisit/wintersports.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  28.   Tuolumne Meadows Winter Conditions Update, National Park Service: Yosemite National Park, http://www.nps.gov/yose/planyourvisit/tm.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  29.   Roberts, Hayes (2004-12-22), Winter Wilderness Travel, National Park Service: Yosemite National Park, http://www.nps.gov/archive/yose/wilderness/winter.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .
  30.   Roberts, Hayes (2006-01-17), Permits, National Park Service: Yosemite National Park, http://www.nps.gov/archive/yose/wilderness/permits.htm. Noiz kontsultatua: 2007-01-27 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yosemite Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan
Wikiturrietan testuak daude honi buruz:
Yosemite Parke Nazionala