Claude Le Jeune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Claude Le Jeune.

Claude Le Jeune frantses musikagilea izan zen (Valenciennes, 1530 inguruan - Paris, 1600). Frantses Errenazimentuko musikagile ezagunenetako bat da. Henrike IV.aren ganbera-musikagilea izan zen. Frantses-flandestar polifoniaren eta italiar madrigalen baliabideak erabili zituen. Le Jeunek idatziak dira, besteak beste, Le printemps musika neurtuaren bilduma bat, salmoetarako moldaketak (1589, Dodécachorde, bilduma barne), italiar madrigalak, frantses chansonak, latinezko moteteak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Louis Peter Grijp: "Calvin in the Dutch Golden Age", Calvinist music from France and the Netherlands CD-ko liburuxka, Globe, 2009.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • WIMA Doako partiturak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Le Jeune Aldatu lotura Wikidatan