Madrigal
Madrigala ahots batzuetarako idatziriko musika-lana da. XIV. mendean sortu zen, Italian. Madrigalaren gaia maitasunezkoa edo alegoriazkoa izaten zen gehienetan. Bizpahiru ahapaldi izaten zituen, bakoitza hiru lerrokoa, eta musika beraz kantatzen ziren, azken ahapaldia izan ezik, ritornello izenekoa; ritornelloak guztiz erritmo ezberdina izaten zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.