Club Deportivo Palencia Cristo Atlético
Sorrera | 1985 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Nuevo La Balastera edukiera: 8.100 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | David Nieto | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Rubén Gala Zorrilla | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hirugarren maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 6.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.cristoatletico.es | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Club Deportivo Palencia Cristo Atlético Espainiako futbol taldea da, Palencia hirikoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palencian hainbat futbol talde sortu eta desegin izan dira historian zehar. 1929ko ekainaren 16an sortu zen 'Club Deportivo Palencia eta behe mailatan ibili ondoren 1942an hirugarren mailara igo zen. 1941ean Fábrica de Armas taldearekin elkartu eta Club Deportivo Fábrica Nacional de Palencia izena hartu zuen. 1950an hasierako izena berreskuratu zuen baina 1952an desagertu egin zen.
1952an hirian zeuden sei taldek bat egin zuten hiriko ordezkaria izango zen talde handi bat sortzeko eta Atlético Palencia sortu zen. 1954an 3. mailara igo zen. 1960-61 denboraldian hiriko beste talde batekin SDU Castilla bat egin zuen eta Palencia Club de Futbol eratu zen. 1964an ordea desegin behar izan zen.
1968an Bonifacio Aguayo Lorent traumatologoa Otero CF talde txikiaren lehendakari izendatu zuten eta taldeari izena aldatuz Palencia Club de Futbol berri bat agertu zen. 1986 arte iraun zuen eta lau denboraldi egin zituen bigarren mailan. 1986an azkenean desagertu egin zen taldea.
1975ean Palenciako El Cristo auzoan CD Cristo Olímpico taldea sortu zen eta 1980tik Palencia CF-ren harrobiko taldea izan zen. 1986an Palencia CF desegin zenean CD Cristo Olimpicok hartu zuen haren lekukoa. 1989an izena aldatu eta Club de Fútbol de Palencia bihurtu zen. 2011ean Kirol Elkarte Anonimoa bihurtu zen eta zale batzuek ez zuten begi onez ikusi, orduan Club Deportivo Palencia taldea sortu zuten, izen ofiziala Club Deportivo Palencia Balompié zuena.
CF Palencia SAD 2013an desegin zen eta CD Palencia gelditu zen hiriko talde nagusi. Taldeak 2019 artean iraun zuen.
Gaur egungo taldea 1985ean sortu zen, hau ere El Cristo auzoan, eta horregatik Club de Fútbol Cristo Atlético izena hartu zuen. 2006an Club Deportivo Cristo Atlético eta 2019an hiriko talde nagusi bihurtzean Club Deportivo Palencia Cristo Atlético izena hartu zuen.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CD Palencia Cristo Atlético soilik, 2024-25 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 0
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 2
- Denboraldiak 3. mailan: 13
- Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 2
- Ligako posturik onena: 8.a Bigarren B mailan (1987-88 eta 1989-90ean)
Azken urteetako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
2007-08 | 4 | 3. maila | 19.a | |
2008-09 | 5 | Erregional Preferentea | 4.a | |
2009-10 | 5 | Erregional Preferentea | 2.a | |
2010-11 | 4 | 3. maila | 15.a | |
2011-12 | 4 | 3. maila | 9.a | |
2012-13 | 4 | 3. maila | 12.a | |
2013-14 | 4 | 3. maila | 16.a | |
2014-15 | 4 | 3. maila | 15.a | |
2015-16 | 4 | 3. maila | 16.a | |
2016-17 | 4 | 3. maila | 4.a | |
2017-18 | 4 | 3. maila | 3.a | |
2018-19 | 4 | 3. maila | 7.a | |
2019-20 | 4 | 3. maila | 6.a | |
2020-21 | 4 | 3. maila | 2.a | |
2021-22 | 4 | Bigarren maila RFEF | 5.a | 2. itzulia |
2022-23 | 4 | Bigarren maila RFEF | 14.a (jaitsi) | 1. itzulia |
2023-24 | 5 | 3. maila RFEF | 6.a | - |
2024-25 | 5 | 3. maila RFEF | - |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala