Cochabambako Uraren Gerra
Appearance
Cochabambako Uraren Gerra | |
---|---|
Mota | gizarte mugimendu Ingurumen gatazka |
Denbora-tarte | 2000ko urtarrila - 2000ko apirila |
Herrialdea | Bolivia |
Cochabambako Uraren Gerra Cochabamban, Bolivian, eman ziren protestaldiei eman zitzaien izena da. Gertaerak 2000. urtean izan ziren, urtarriletik apirila arte. Gatazkaren eragilea hiriaren edateko uraren udal zerbitzua pribatizatzeko asmoa izan zen. Cochabamba hiria handia da, milioi erdi bat biztanle ditu, eta tradizionalki uraren eskasia arazoa izan da. Gatazkan armadak gutxienez pertsona bat hil zuen, hamazazpi urte zituen Víctor Hugo Daza, eta beste 121 zauritu zituen; 12 pertsona atxilotuak izan ziren.
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugari izan dira erreportajeak eta dokumentalak. Hauek dira, agian, ezagunenak:
- The Corporation, Jennifer Abbott, Mark Achbar eta Joel Bakan zuzendariak. Kanadako dokumentala.
- Icíar Bollaínek zuzendutako También la lluvia, Espainiako dokumentala (2010).
- Carmen Castillok zuzendutako On est vivants, Frantziako dokumentala (2015).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Gatazkari buruzko bideoa Youtuben.