Edukira joan

Cocoliztli epidemiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Populazioaren kolapsoa Mexikoko erdialdean

Cocoliztli epidemiak sukar handiak eta odoljarioak ekartzen zituzten eritasun batzuen segida dira, Espainia Berria (egungo Mexiko) XVI. mendean milioika indigenaren heriotza eragin zituztenak. Aztekek cocoliztli izena eman zieten (izurri). Eskualdean 500 urtean izandako lehorte okerrenek eta konkistaren ondoren indigenek pairatzen zuten egoerak larriagotu zituzten eritasunak.

Hamabi epidemia identifikatu dira cocoliztli barnean sailkatzeko modukoak. Horietako handienak 1520, 1545, 1576, 1736 eta 1813koak dira. Ikertzaile modernoak ez datoz bat patogenoa zehazterakoan. Hala ere, bakterioen genomaz berriki egin azterlanek iradoki dute salmonela (Salmonella enterica) izan zitekeela lehenengo agerraldiaren eragilea. Sukar hemorragikoa ere izan zitekeen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]