Edukira joan

Cohiba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cohiba
Datuak
Motamarka erregistratua
Historia
Sorrera1966
SorlekuaHabana
webgune ofiziala

Cohiba Habanos S.A. enpresak merkaturatutako zigarro-marka da.[1]

Cohiba marka 1966an sortu zuten, eta berehala lortu zuen ospea, 1969an marka erregistratu zenetik. Bere izena oso zaharra da. 1492an, Kuba uharteko lehen biztanleek tabakoaren landarea ezagutu eta erabiltzen zuten, eta cohiba deitzen zioten erretzen zuten landa-erroiluari.

Cohiba egiteko tabakoa oso berezia da. Pinar del Ríoko probintziako Vuelta Abajo aldean hautaturiko ibar fin batzuetan bakarrik hazten da bete-betean.

Cohiba marka herrialde guztietan saltzen da, Estatu Batuetan izan ezik, non Kubari ezarritako enbargoak debekatzen duen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Duncan Campbell, "638 Ways to Kill Castro," The Guardian, August 3, 2006.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]