Habana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Habana
 Kuba
CollageHavana.jpg
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: El Capitolio, Iraultzaren museoa, Malecón, Habanako Antzoki Handia, El Morroko itsasargia, Plaza Vieja eta Katedrala
Habanako bandera

Habanako armarria

Administrazioa
Herrialdea  Kuba
Probintzia Habanako probintzia
Izen ofiziala Ciudad de la Habana
Izen arrunta
Historikoa
La Habana
San Cristóbal de la Habana
Geografia
Koordenatuak 23° 07′ 00″ N, 82° 23′ 00″ W / 23.116666666667°N,82.383333333333°W / 23.116666666667; -82.383333333333Koordenatuak: 23° 07′ 00″ N, 82° 23′ 00″ W / 23.116666666667°N,82.383333333333°W / 23.116666666667; -82.383333333333
Habana hemen kokatua: Cuba
Habana
Habana
Azalera 728,26 km²
Altuera 5 m.
Demografia
Biztanleria 2.106.146 biztanle (2012[1])
Dentsitatea 2.892,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1515

Habana[2] (gaztelaniaz: La Habana, la aˈβana ahoskatua) Kubako hiriburua, probintzia, portu nagusia[3] eta merkataritza gune garrantzitsuena da. 728,26 km²ko eremua du eta 2012an 2.106.146 biztanle zituen. Karibeko hiri jendetsuena da.

Diego Velázquez de Cuéllar espainiarrak sortu zuen 1515ean, San Cristóbal de La Habana izenarekin. 1982an, UNESCOk Habana Zaharra eta gotorlekuak Gizateriaren Ondare izendatu zituen[4].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habana Kubako ipar-mendebaldeko itsasaldeko badia batean dago, Ozeano Atlantikoa Karibe itsasoarekin lotzen dituen Floridako itsasartearen hegoaldean. Badiaren ahoa estua eta luzea da eta oso portu natural segurua da. Haren kokapena dela eta, Mexikoko golkoaren sarreran, Hego Amerikatik Estatu Batuetara doan itsas bidean, denbora luzean Karibeko porturik handienetarikoa izan da.

Hiria badiaren mendebalde eta hegoaldeko muino apaletan hedatzen da. Almendrares ibaiak hegoaldetik iparralderako norabidean zeharkatzen du. Ekialdean dagoen kareharrizko goragunearen gainetan (60 m) El Morro eta La Cabañako gotorleku kolonialak daude. Mendebaldeko beste goragune baten gainean Printzearen gaztelua eta Habanako Unibertsitatea daude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habanak alisioek eta itsasoaren hurbiltasunak leundutako klima tropikala du; Köppen klima sailkapenaren arabera, negu lehorreko sabanako klima (Aw) da. Urtean zehar, tenperaturak oso egonkorrak dira: urteko batez bestekoa 25,2 °C da; urtarril eta otsaileko batez bestekoa 22 °C da; eta abuztukoa, 28 °C. Urtean pilatutako prezipitazioa 1.200 mm ingurukoa izaten da. Urtaro euritsua ekainaren eta urriaren bitartekoa da, eta urtaro lehorra, abenduaren eta apirilaren artekoa.

Datu klimatikoak (Havana)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.8 26.1 27.6 28.6 29.8 30.5 31.3 31.6 31.0 29.2 27.7 26.5 28.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.2 22.4 23.7 24.8 26.1 27.0 27.6 27.9 27.4 26.1 24.5 23.0 25.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.6 18.6 19.7 20.9 22.4 23.4 23.8 24.1 23.8 23.0 21.3 19.5 21.6
Euria (mm) 64.4 68.6 46.2 53.7 98.0 182.3 105.6 99.6 144.4 180.5 88.3 57.6 1189.2
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 5 5 3 3 6 10 7 9 10 11 6 5 80
Hezetasuna (%) 75 74 73 72 75 77 78 78 79 80 77 75 76.1
Iturria: World Meteorological Organisation (UN),[5] Climate-Charts.com[6]

Hiriaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ziur jakiterik San Cristóbal de La Habanaren lehenbiziko (1514-1515eko) kokalekua. Uhartearen hegoaldeko itsasbazterrean zegoen, Surgidero de Batabanotik gertu edo Mayabeque ibaiaren ertzean[7]. Zenbait urte geroago, kokalekua iparraldeko kostaldera aldatu zuten, Habanako badia itsasoarekin lotzen duen kanalaren mendebaldeko urbazterrera, hots, gaur egungo tokira.

Habanako alde zaharrak (Habana vieja) jatorrizko kale estuak ditu. Gune zahar horren inguruan, XVIII. mendean hiria mendebalde eta hegoalderantz garatu zen eta kanalaren beste urbazterrean, Regla herria hazten hasi zen. XIX. mendean, hiria arras zabaldu zen mendebalderantz eta hegoalderantz, La Vivora, Luyano eta beste auzo berri batzuk sortu baitziren.

XX. mendeko lehen hamarkadetan, aldaketa esanguratsuak izan zituen, nagusiki Estatu Batuetako goi klaseen aisialdi leku bilakatu baitzen. Hotel, gune komertzial eta luxuzko auzoekin batera, txabola gune handiak ere sortu ziren. 1970. urtetik, Habana hiriaren kanpoaldean nekazaritza sustatu zen, 30.000 hektareako Cordón de la Habana lekuko; alor horietan, kafea, fruitu tropikalak, barazkiak eta abar lantzen dira. Hori guztia bultzatzeko, Kubako gobernuak ureztatze sarea eraiki zuen.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 15 udalerritan[8] (municipio) banaturik dago eta haietako bakoitza, 105 auzotan[9] (consejo popular). Hona udalerrien zerrenda:

Havana Municipalities.png
  1. Playa: Santa Fé, Siboney, Cubanacán, Ampliación Almendares, Miramar, Sierra, Ceiba, Buena Vista.
  2. Plaza de la Revolución: El Carmelo, Vedado-Malecón, Rampa, Príncipe, Plaza, Nuevo Vedado-Puentes Grandes, Colón-Nuevo Vedado, Vedado.
  3. Centro Habana: Cayo Hueso, Pueblo Nuevo, Los Sitios, Dragones, Colón.
  4. Habana Zaharra: Prado, Catedral, Plaza Vieja, Belén, San Isidro, Jesús Maria, Tallapiedra.
  5. Regla: Guacanimar, Loma Modelo, Casablanca.
  6. La Habana del Este: Camilo Cienfuegos, Cojimar, Guiteras, Alturas de Alamar, Alamar-Este, Guanabo, Campo Florido, Alamar-Playa.
  7. Guanabacoa: Mañana-Habana Nueva, Villa I, Villa II, Chivas-Roble, Debeche-Nalon, Hata-Naranjo, Peñalver-Bacuranao, Minas-Barreras.
  8. San Miguel del Padrón: Rocafort, Luyanó Moderno, Diezmero, San Francisco de Paula, Dolores-Veracruz, Jacomino.
  9. Diez de Octubre: Luyanó, Jesús del Monte, Lawton, Vista Alegre, Acosta, Sevillano, Vibora, Santos Suárez, Tamarindo.
  10. Cerro: Latinoamericano, Pilar-Atares, Cerro, Las Cañas, El Canal, Palatino, Armada.
  11. Marianao: CAI-Los Ángeles, Pocito-Palmas, Zamora-Cocosolo, Libertad, Pogoloti-Belén-Finlay, Santa Felicia.
  12. La Lisa: Alturas de La Lisa, Balcón Arimao, Cano-Bello26-Valle Grande, Punta Brava, Arroyo Arenas, San Agustín, Versalles Coronela.
  13. Boyeros: Santiago de Las Vegas, Nuevo Santiago, Boyeros, Wajay, Calabazar, Altahabana-Capdevila, Armada-Aldabo.
  14. Arroyo Naranjo: Los Pinos, Poey, Víbora Park, Mantilla, Párraga, Calvario-Fraternidad, Guinera, Eléctrico, Managua, Callejas.
  15. El Cotorro: San Pedro-Centro Cotorro, Santa María del Rosario, Lotería, Cuatro Caminos, Magdalena-Torriente, Alberro.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1514. urtean, Diego de Velázquezen aginduz, San Cristóbal de la Habana herria sortu zen irlako hego kostaldean, Batabanotik gertu, baina haren kokalekua ez zen bizileku egokia; horrez gain, oso arriskutsua zen itsas nabigaziorako. Arrazoi horiek zirela eta, 1518. urtean berrogei eta hamar kolono iparraldera mugitu ziren, gaur egun Almendares ibaiaren uhubiaren ondoan. Hurrengo urtean, berriro kokalekuz aldatu eta gaur egungo tokira joan ziren, badiaren babespean.

Indiako flotak Habanan gelditzen ziren, bidaian hasteko eguraldi onaren zain; beraz, bertan denbora luzea eman behar zuten eta garraiatzen zituzten bitxiek eta merkantziek jende anitz erakartzen zuten. Biztanleak gehiago zirenez, kultiboak emendatuz joan ziren, batez ere esklabo beltzak erabiltzen zituzten lan gogorretarako. Haietan tabakoa nagusitu zen, eskari handia baitzegoen. Hiria garatuz joan zen eta bestelako industriak sortu ziren, hala nola, ontzitegiak eta ontziak konpontzeko industriak.

Habana hiriburu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1553an, Habana Kubako hiriburu bihurtu egin zen eta horrek hazkundea bizkortu zion. Horrexegatik, piraten helburu izan zen: 1555. urtean, Jacques de Sores pirata frantziarrak suntsitu eta uztak erre zituenez, Kubako gobernadoreek Habanan gotorlekuak eraikiarazi zituen, piratengandik babesteko.

Handituz zihoan zen heinean, Habanak zenbait izurrite jaso zituen:

Hala eta guztiz ere, populazioa emendatuz joan zen: 1600. urtean, 4.000 biztanle zituen; 1700.ean, berriz, 30.000.

Ingalaterraren okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1762. urtean, tropa britainiarrek hiria hartu zuten, zenbait hilabetez setiatu ostean, baina denbora laburrean egon zen ingelesen eskuetan, Versaillesko Ituna zela eta, espainiarren eskuetara itzuli baitzen.

XX. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1898. urtean, Kuba Espainiako parte izateari utzi zion, eta Habanak hedakuntzen segiitu zuen, orain, Estatu Batuen eraginpean. Hiriaren ondoan, gune industrial handiak sortu ziren, eta bere populazioa handituz joan zen (1960. urtean 1.500.000 biztanle). Hiriak zabalkunde handia izan zuen Batistaren agindupean, estatubatuarren aisialdi leku gisa.

1968. urtean hiriaren erreforma aurrera eraman zen, langileentzako auzoak eraikiz eta gizarte organizazio zibilak (Comités de manzana) direla eta.

Eraikin nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habana Zaharra eta gotorlekuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Old Square, Havana.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 204
Kokalekua  Kuba
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Koordenatuak 23° 08′ 09.4″ N, 82° 21′ 30.0″ W / 23.135944°N,82.358333°W / 23.135944; -82.358333
Izen ematea 1982 (VI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Eraikin militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habanako hiriaren garapena bere kaiaren garapenari oso lotura egon da, XVI eta XVII. mendeetan, harresi eta gotorlekuak eraiki ziren piratetatik babesteko. Gotorlekuak ondorengoak dira:

  • Fortaleza Vieja - 1537
  • Castillo de la Real Fuerza - 1568-1589
  • San Salvador de la punta
  • Castillo del Morro
  • San Carlos de la Cabaña - 1763-1774

Eraikin zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Martin memoriala, arkitektura iraultzailearen adibidea

Hiriaren historiako lehen urteetan, lastozko eta buztinezko eraikinez osatuta zegoen: aduana, hots, harriz egindako lehena 1582an amaiatu zen; hurrengo urteetan, hiriaren garrantzia handituz joan zen heinean, eraikuntza garrantzitsu asko eraiki ziren. Eraikin zibilen artean, gobernuaren jauregia, posta etxea (egun, Justizia sailaren egoitza), Katedrala, apaizgaitegia eta San Frantzisko komentua ditugu. Habanak interes turistiko handia du, bere eraikin kolonialak direla eta.

1950. urtetik aurrera, aldaketa politikoekin bat, beste eraikuntza korronte bat ageri zenez, eraikuntza multzo handiak eta miresgarriak eraiki ziren.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2012ko erroldaren emaitzak One.cu
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Euskaltzaindia izeneko erreferentziarako
  3. Puertos en Cuba Ecured.cu
  4. Ciudad vieja de La Habana y su sistema de Fortificaciones Unesco.org
  5.   , http://worldweather.wmo.int/131/c00280.htm .
  6.   , http://www.climate-charts.com/Locations/c/CU78325.php .
  7. San Cristobal de La Habana en el Sur Mayabeque.blogia.com. 2014ko abenduan kontsultatua
  8. http://www.one.cu/aec2009/datos/01TERRITORIO.pdf Population by Province and Municipality
  9.   Oficina Nacional de Estadisticas de Cuba (ONE), Oficial Stadistics for the city of Havana, http://www.one.cu/publicaciones/provincias_masinf/la%20habana.htm .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Habana