Commedia dell'arte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Commedia dell'arte, XIX. mendeko ilustrazio bat.

Commedia dell'arte XV. mende bukaeran Italian sortu, Europan barrena zabaldu eta gaurko egunera arte berebiziko eragina izan duen antzerki-moldea da.

Bat-batekotasunean oinarritzen da, maskara edo karatosak erabiltzen dira eta pantomimak, dantzak eta akrobaziak osatzen dute. Honez gainera, giza bizioren edo barregarriren bat irudikatzen duten pertsonaiak sortu ditu, janzkera eta ibilera bereziez hornituak: Arlecchino (Arlekina, bufoi lotsagabe eta alferra jatorriz, zerbitzari gaixo eta sentibera azkenik), Pedrolino (Pierrot Frantzian, pertsonaia komikoa), Scaramuccia (Scaramouche Frantzian, komedia-antzezleen printzea, goitik behera beltzez jantzia), Pantalone (Pantalon Frantzian, gazteen irrigarri den agure likits eta zikoitza), Il Dottore (Doktorea, Tartaglia edo Totelaren aurrekoa), Capitan (Kapitaina, beti erronkan diharduen harroputza), Pulcinella (Politxinela).

Italiako komediak eragin berezia izan zuen Frantzian XVI. mendetik aurrera (Molière, Comédie-Française). Garai modernoagoetan, hainbat pailazok, Grock eta Fratellinitarrak esaterako, Charlie Chaplinek, eta hainbat music-halleko artistek Commedia dell'artek plazaraturiko pantomima-teknikak erabili dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Commedia dell'arte Aldatu lotura Wikidatan