Concepción Lazarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Concepción Lazarraga
Bizitza
JaiotzaOñati, 1892
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMálaga, 1967 (74/75 urte)
Hobiratze lekuaSan Miguel Cemetery, Málaga (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaResidencia de Señoritas (en) Itzuli
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Unibertsitate Zentrala
Barnard College
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria

Concepción Lazarraga Abetxuko (Oñati, Gipuzkoa, 1892Málaga, 1967) farmazialaria Málagako lehen emakume farmazialaria izan zen. Alemanian eta Estatu Batuetan ikasketak egin zituen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Pablo Lazarraga Ortiz de Zárate medikua eta Encarnacion Abetxuko Ugarte ziren.[2] Concepción Malagara iritsi zen zazpi urte zituela, 1899an. Alemaniako Ikastetxean ikasi zuen, eta irakasle-ikasketak egin zituen, garaiko klase aberatseko neska gazteen ohitura, nahiz eta zientziarekiko zuen jakin-minak Granadako Unibertsitatean Farmazia ikastera eraman zuen. Ondoren, Madrilgo Unibertsitatean jarraitu zuen.[3] 1921 arte, titulazioa eskuratu arte, Maria Maezturen Andereñoen egoitzan bizi zen.

Kimika ikasten jarraitu zuen hiru urtez Berlingo Unibertsitatean. Junta de Ampliación de Estudiosek beka eman zion praktika kimikoetarako, ikasle pentsionatu gisa, Columbiako Unibertsitateko Barnard Collegen, eta New Yorkeko laborategietan (1921-1922 ikasturtea) elkartruke bati esker.[4] Ikasketak amaitu zituenean, Malagara itzuli zen, Malagako Farmazialarien Elkargoan izena eman zuen, eta 1923ko apirilaz geroztik, bertan bere farmazia ireki zuen.[5] Hizkuntza desberdinak menderatzeari esker, atzerriko bisitari asko beren farmaziara joan ziren gaitzen bat zutenean.

Haren omenez, Madrilgo Patronato Social de Buenas Letras de Madrid erakundeak ({lang-eu|Letra Egokien Gizarte Patronatua}}) liburu-bilduma bat sortu zuen.[2] Farmazia-bulegoaren buru izaten jarraitu zuen 1967an hil zen arte. Malagako San Miguel hilerrian lurperatuta dago.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]