Concepción Lopez de Arroiabe Lejarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Concepción Lopez de Arroiabe» orritik birbideratua)
Concepción Lopez de Arroiabe Lejarreta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConcepción López de Arróyabe y Lejarreta
JaiotzaGasteiz1872ko urtarrilaren 15a (152 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

María Concepción Lopez de Arroiabe Lejarreta (Gasteiz, Araba, 1872ko urtarrilaren 15a-XX. mendea) Gasteizko Institutuan ikasketak egin zituen aurreneko emakumea izan zen.[1] 1881 eta 1886 urte bitartean egin zituen bost ikasturteak, oso nota bikainekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881-82 ikasturtean sari berezia eskuratu zuen Geografian, eta ikasle garaian hainbat ohorezko matrikula lortu zituen (bat 1882-83 urtean, ikastetxean, guztira sei matrikula izan zirenean; Historia Unibertsalean, 1883-84 ikasturtean; Psikologia, Logika eta Etika ikasgaian, 1884-85 ikasturtean; eta Frantses Hizkuntzako 2.enean, guztira hamaika izan zirenean, 1885-86 ikasturtean). Ikastetxeko txostenean aipatzen zen nola “ikasketak bukatu ditu, eta kalifikazio bikainak eskuratu ditu”.

1886. urtean, Ramiro de Maeztuk, Institutuko ikaslea hura ere, ohorezko matrikula eskuratu zuen bi ikasgaitan: Psikologia, Logika eta Etikan, eta Geometria eta Trigonometrian. Baina izan zuen arazoren bat Geografiako ikasgaian, aurreneko ikasturtean, bai baitziren bi “ikaskide, arinkeria une batean, laguntasunaren betebeharrei jaramonik egin gabe, errespetua galdu ziotenak Lopez de Arroyabe andereñoari, nola jokatu behar den ikaskideekin ahaztuta, are gehiago sexu ederrekoak direnean”. Hutsegite horiek zigortzeko Dizplina Batzordea elkartu zen, haren aktakoa baita aurreko testua, eta, hutsegite arintzat hartuta, zigor txikia ezarri zien ikasleei.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1885-86 ikasturteko inaugurazio zeremonia handiaren oroitza txostenean, neska honen ikasketa ibilbide bikaina azpimarratu zen, hitz hauekin:

« Izan bedi bada andereño honen eskolako jarrera bide erakusgarri bere sexu bereko beste pertsonentzat, era horretan, emakumeen artean oinarrizko ikasketak zabaldurik, familiako ama benetakoa izateko, eta orobat dagozkion eginbeharrak betetzeko, gizartean eta etxe barruan bete behar dituen eginkizunetarako gaur egun hain beharrezkoak diren ezagutzak eskura ditzan. »

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1881-82 ikasturtean sari berezia eskuratu zuen Geografian.
  • 2022 Gasteizko Udalak Karmengo elizaren aurreko plaza: “María Concepción López de Arroiabe plaza” izendatu zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]