Logika

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Logika (grezieratik λόγος logos = hitz, arrazoi, funts) argudioen aztertzea gauzatzen duen zientzia da. Bere betebehar nagusia egia eta gezurra desberdintzeko sistemak eta arrazoitze logikoak ezartzean datza.

Logika oso garrantzitsua da epistemologiari dagokionez, honek arrazoitzea ahalbidetzen du, eta horrela, bai gizakiek - zein adimendun beste zenbait izakik, gailuk edo sistemak- arrazoia aurkitzen dute, euren jakituria biderkatzen dakielarik. Aipaturiko gailu eta sistemek, ez diote logikari jarraitzen, berez logikaz egindako programa baten aginduetara daude.

Gizakiek arrazoitzeko duten modua, beste alor batzuetan ikasi ohi da, psikologia kognitiboan adibidez. Normalean logika, filosofiaren adar bat bailitzan ikasi izan da. 1800. urtearen erditik aurrera, logika matematikaren munduarekin erlazionatu, eta honetan ikasten hasi ziren. Azkenaldian ordea, informatikara zabaldu izan da.

Horrela, logikaren helburua oso zabala izan daiteke, bere barnean probabilitatearen eta kausen gaineko arrazoitzea biltzen duelarik. Logikan ere aztertu ohi dira, argudioak eta paradoxak. Greziarrek dialektika logika eta erretorikan banandu izan zuen; erretorikan agertutako konbentzitzeko argudioak, logikarekin alderatu daitezke, dialektika delako bien ezaugarri.

Logika-motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logika proposizionala proposizioetan oinarritzen da, egia ala faltsua diren adierazpenetan alegia. Proposizioen arteko erlazioak ikusita, konklusioetara nola heldu aztertzen du.

Logika kuantifikatzaileak edo predikatuen logikak pauso bat aurrera egiten du eta proposizioen barneko edukia aztertzen du, subjektua eta predikatua bereiziz. Klase edo kategoria logika bat da, konklusiotzat subjektuen pertenentzia izango duena.

Aurreko biek, logika proposizonalak eta logika kuantifikatzaileak, lehen mailako logika osatzen dute. Proposizioei buruz proposizioak egiten direnean, bigarren mailako logikara igarotzen da, eta horrela behin eta berriz, hirugarren eta maila handiagoko logiketara heltzen da.

Logika klasikoak balio bikoa da, egia ala faltsua balioak soilik onartzen dituenez. Badira logika ez klasikoak ere, hala nola balio anitz onartzen dituztenak, probabilitatean oinarritzen direnak eta logika lausoak. Logika ez klasikoa da baita ere logika modala beharrezkotasunean eta posibilitatean oinarritzen dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]