Conceyu Astur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Conceyu Astur Llugoneseko (Asturias) Manuel Ángel Suárez Alonso eta San Félix elkarteko beste hainbat kidek 1989an sortutako alderdia da. Honen helburua Sieroko kontseilua udalerritik banatzea da, udalerriko besteen aldean dauzkan ezaugarri ezberdinak direla-eta.

1991ko udal hauteskundeetan hiru zinegotzi lortu zituen, eta ordezkaritza mantendu zuen hurrengo hauteskundeetan Sieron. Udalerri mailako alderdia izan arren, hauteskunde autonomikoetan ere aurkeztu zen, emaitza urriak lortuz.