Conguillío Parke Nazionala

Koordenatuak: 38°40′S 71°39′W / 38.67°S 71.65°W / -38.67; -71.65
Wikipedia, Entziklopedia askea
Conguillío Parke Nazionala
KokalekuaAraucanía eskualdea eta Cautín probintzia, Txile
Koordenatuak38°40′S 71°39′W / 38.67°S 71.65°W / -38.67; -71.65
Conguillío Parke Nazionala is located in Txile
Conguillío Parke Nazionala
Conguillío Parke Nazionala
Conguillío Parke Nazionala (Txile)
Azalera608 km²
IzendapenaParke nazional
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1950

Conguillío Parke Nazionala Araucanía eskualdean dago, Temucotik 148 km ipar-ekialdera, Txilen. 60.832 ha-ko azalera du. Hasieran bi parke ezberdinek (Conguillío PN eta Los Paraguas PN) elkartuta osatu dute egungo parkea. Parkeko edertasuna lakuak eta aintzirak dira eta, Llaima sumendia, bertako landaredia, araukariak, pago antartikoak, koihueak, lengak, makilsantuak, rauliak, besteak beste, hainbat landare eta loreekin batera osatzen dute. Urtean 100.000 bisitari baino gehiago dituen Txileko parke bisitatuenetako bat da, batez ere atzerriko turisten arreta erakartzen du, baita BBC katearena ere, Parke Nazional honen paisaia, dinosauroak bizi ziren munduko azken babeslekuetako bat izatea uste duena. Walking with Dinosaurs dokumentalaren zati bat, zehazki Goi Kretazeoari buruzkoa zen kapitulua: "Dinastia baten heriotza" filmatu zen hemen.

Turistak gehien erakartzen dituen aldeetako bat Sierra Nevadarako igoera da, sumendi mendikate handia, non Blanco ibaiaren hasiera, Conguillío lakua eta Llaima sumendia atzeko planoan ikus daitezkeen, bisitarientzako postal bakarra emanez.