Connection

Wikipedia, Entziklopedia askea
Connection
Elasticaren singlea
Egilea(k)Elastica
Argitaratze-data1994
Ezaugarriak
DiskoetxeaDeceptive Records
Deskribapena
Honen parte daElastica
HitzakMetroLyrics
Elasticaren kronologia
Line Up (en) Itzuli Connection Waking Up (en) Itzuli

Connection Elastica talde britainiarraren kanta da, Justine Frischmann Elasticakoak idatzia. 1994ko urriaren 10ean kaleratu zuten single gisa, eta 1995ean bere Elastica diskoan sartu zuten. Abestia UK Singles Chart zerrendan 17. postura iritsi zen. Ipar Amerikan ospea llrtu zuen britpop kanta bakarretako bat izan zen.

Kantak plagio salaketak jasan zituen. Sarrerako sintetizadorearen zatia (gero gitarra-irudi gisa errepikatua) Wire punk taldearen "Three girl rhumba" abestiko gitarra-riff-etik hartua dago, semitono bat jaitsita".[1] Sintetizadore zatia Damon Albarnek jo zuela esan zuen urte batzuen buruan Albarnek berak (Blur-eko abeslaria) Yamaha QY10 bat erabilita.[2] Garaian bikotea zure Frischmann eta Albarn.[3]

Wire taldearen eta The Stranglersen beste kantu batzuen plagio salaketak ere gehitu ziren salaketara, eta judizioz kanpoko akordioen bidez ebatzi ziren. Harrezkero, autoretza partekatuarekin argitaratu izan da kredituetan Connection, eta royaltiak banatu izan dira.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Perry, Jonathan. (30 December 1999). «"Connection" Elastica» The Phoenix.
  2. Damon Albarn: Studio Tour, 'Cracker Island' & Coachella | Apple Music. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  3. (Ingelesez) Trendell, Andrew. (2017-03-16). «Elastica's Justine Frischmann opens up about her split from Damon Albarn» NME (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  4. (Ingelesez) «Song Of The Week: “Connection” by Elastica» 1 2 3 o' clock 4 o' clock Rock 2015-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]