Justine Frischmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justine Frischmann

Bizitza
JaiotzaKensington1969ko irailaren 16a (54 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Ian Faloona (en) Itzuli  (2008 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Naropa Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, gitarra-jotzailea, margolaria eta musikaria
KidetzaElastica
Suede (en) Itzuli
Genero artistikoarock alternatiboa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

justinefrischmann.net
IMDB: nm1309960 Musicbrainz: eab76697-ffed-4276-9ca4-08a29a2c7f2f Songkick: 2382126 Discogs: 353585 Allmusic: mn0000840202 Edit the value on Wikidata

Justine Elinor Frischmann ( Twickenham , 1969ko irailaren 16a ) [1] britainiar-estatubatuar musikari eta artista bisual garaikidea da. 1990eko hamarkadan ezaguna egin zen Elastica talde britainiarraren abeslari eta gitarrajole gisa. 2005etik AEBetan bizi da eta margolaritza du ogibide .

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren amaieran Londresen Suede Britpop taldea sortzen lagundu zuen bere lagun Brett Andersonekin bateran, eta talde hartan bigarren gitarra jo zuen.[2]

Justin Welch izan zen beste kide bat Suede taldean, eta biak irten egin ziren Elastica taldea sortzeko , Annie Holland eta Donna Matthews-ekin batera. Talde berriak 1995ean izen bereko estreinako diskoa kaleratu zuen, [3] horretarako Frischmannek abesti guztiak idatzi zituen, baina gero plagio salaketak izan zituen eta kanturen baten egiletzak zuzenketak izan zituen kredituetan ondorengo argitalpenetan, judiziotik kanpo lortutako epai-akordioengatik. Hau da kasua, adibidez, Connection kantu ospetsuarena, zeinak Wire taldearen kredituak dituen gehituta plagioa argitu ondoren.[4]

Erresuma Batuko zerrendetan lehen postuan kokatu zen, Mercury Prizerako izendatu zuten eta AEBetan ere arrakasta izan zuen. Elastica 1990eko hamarkadako rock alternatiboko talde nagusietako bat izan zen, bere kideen glamour androginoagatik ezaguna, Frischmannek asmatutako look bat. Gitarra-jole eta abeslari gisa, taldearen front woman izan zen, soinua punk- estetika monokromatikoz osatu zuen, eta bere ahots monotonoak sexuari buruz abesten zuen nagusiki. Musika prentsak "The First Lady of Britpop" deitu zion. [5] Haren garrantzia Lily Allen eta Amy Winehouse- renarekin alderatu da. [6] 2000. urtean kaleratu zuen The Menace bigarren diskoaren ostean, bere musika ibilbideari amaiera eman zion. [7]

Arte munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika utzita, kazetari, telebista eta irrati esatari gisa lan egin zuen. 2003an BBCren Dreamspacers arkitektura programa aurkeztu zuen. Urte berean Stirling Prizeko epaimahaikide izan zen. 2004an The South Bank Show programa artistikoa aurkeztu zuen Independent Television- en. [1] Arteari eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu ditu Britainia Handiko iD moda aldizkarian eta The Face pop aldizkarian. Galang izeneko abestia idatzi zuen bere lagun MIArentzat 2003an, musika munduko bere azken ekarpena.

2005ean, Justine Frischmann AEBetara joan zen Boulderreko (Colorado) Naropa Unibertsitate budista pribatuan kontenplazioa irakasteko eta San Frantziskoko Arte Institutuan arte ederrak ikastera. Harrezkero pinturan eta artean egin du lan. Pintura abstraktuak egin izan ditu, bilaketa espiritualaren bizipen eta sentimenduetan inspiratuta daude. Teknika mistoak erabiliz egin du lan, aluminiozko plaka meheetan argazkiak jarriz adibidez, eta olio, akriliko eta esmalte-spray erabiliz kolore bizietan eraldatuz haiek. 2010az geroztik AEBetan ari da erakusketan. 2016an, San Frantziskoko George Lawson Gallery-k bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen eta bere lanak aurkeztu zituen New Yorkeko Volta nazioarteko arte azokan. The Guardian- i 2016an egindako elkarrizketa batean esan zuen jada ez zuela musika egiteko gogorik. Pinturan aurkitu zuen bere bitartekoa. [7]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justine Frischmannen ama judu-errusiar jatorrikoa da. Bere aita, Wilem William Frischmann (1931 Hungarian jaioa ), [1] Auschwitzeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zen eta soldadu sobietarrek askatu zuten 1945ean. Gero, 15 urterekin Britainia Handira emigratu zuen aitak. [8] Ingeniari zibil arrakastatsua izan zen eta Londresko egitura garrantzitsuen arduraduna izan zen, hala nola Centre Point etxe orratza, Tower 42 eta Drapers' Gardens. Justine Frischmannek 2016ko elkarrizketa batean pertsona "positibo" gisa deskribatu zuen aita, "mundu besarkat" nahi zuen gizona. [8] Justine Londresko St Paul's School-era joan zen eta, artista izan nahi zuen arren, gurasoek eskatuta arkitektura ikasi zuen University College- n, eta 1989an Zientzietan lizentziatu zen. Hala ere, hamaika urte zituenetik musika eta abestiak idazteko interesa izan zuen. [8]

Sueden egon zen garaian Brett Anderson taldekidea izan zuen bikote. 1991an, Blurreko kantari Damon Albarnekin hasi zuen harremana, eta Elasticaren garaia, 1990eko hamarkada, iraun zuten bikote gisa.[2] Azkenean, hautsi egin zuten Albarnen nahaste bipolarrak eragindako arazoak tarteko, eta baita ere biak drogan sartuta egon zirelako.[9] Harreman krisi horrek Elastica desegitea ere eragin zuen nolabait. [8]

AEBetara joan ondoren, eta margolari bizitza hasita, 2008an, Justine Frischmann Ian Faloona meteorologoarekin ezkondu zen eta San Rafaelen bizi da San Frantzisko badiako erregioan.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Justine Frischmann» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-13 data duen 232765537 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c Justine Frischmann. In: W. Rubinstein, Michael A. Jolles (Hrsg.): The Palgrave Dictionary of Anglo-Jewish History. Palgrave Macmillan (UK), 2011, ISBN 978-1-4039-3910-4, S. 305.
  2. a b (Ingelesez) Trendell, Andrew. (2018-02-26). «Suede's Brett Anderson opens up about his relationship with Elastica's Justine Frischmann» NME (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  3. Elastica, Review by Stephen Thomas Erlewine, AllMusic
  4. (Ingelesez) «Song Of The Week: “Connection” by Elastica» 1 2 3 o' clock 4 o' clock Rock 2015-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  5. The rubber soul of Frischmann comes bouncing back. In: The Independent. 24. April 2017. (independent.ie)
  6. Anthony Leaver: Elastica Review. In: BBC Music. 2007. (bbc.co.uk)
  7. a b Alex Needham: Justine Frischmann: waking up from Elastica to art in America. In: The Guardian. 14. Mai 2016. (theguardian.com)
  8. a b c d Andrew Smith: Elastica limits. In: The Observer. 10. März 2002. (theguardian.com)
  9. (Ingelesez) «The Britpop anthem Damon Albarn wrote about heroin» faroutmagazine.co.uk 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  10. «Justine Frischmann Finds a Peaceful ‘Connection’ in the US | Anglophenia | BBC America» web.archive.org 2019-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]