Edukira joan

Consuelo Díez Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consuelo Díez Fernández
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConsuelo Díez Fernandez
Jaiotza1958ko abuztuaren 16a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
The Hartt School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-irakaslea eta piano-jotzailea

Musicbrainz: 5baac4a9-fcb1-4e18-9da2-f5449c36028d Edit the value on Wikidata
Pianoa

Consuelo Díez Fernández (Madril, 1958ko abuztuaren 16a) piano-jotzailea eta musikagilea da.[1] Musika Arteetan doktorea da eta Konposizioan, Musika Elektronikoan eta Musika Informatikoan maisutasuna du; Artearen Historian ere lizentziaduna da.[2][3][4]

Consuelo Díezen familiak ez du lotura zuzena izan musikarekin, baina gustuko izan du musika. Amaren aldetiko aitona oso musikazalea zen. Izeba bat piano-jotzailea izan da, gurasoek oso entzute ona izan dute eta musikarekiko gustu handia. Musika eskola ematea proposatu ziotenean, berak baietz esan zuen.

Goi-mailako ikasketak Madrilgo kontserbatorioan egin zituen, eta goi-mailako titulu hauexek lortu zituen: Konposizioa, Pianoa eta Musikaren Teoria. Unibertsitate Konplutentsean Artearen Historian lizentziatu zen

Ondoren, Estatu Batuetako Hartford-eko Unibertsitateko Hartt School of Music-en osatu zuen bere musika-prestakuntza. Bertan egin zuen doktoretza Musika Arteetan eta Konposizioan, Musika Elektronikoan eta Musika Informatikoan ere. Irakasle hauek izan zituen, besteak beste: Antón García Abril, R. Alís, C. Bernaola, L.de Pablo, Cristobal Halffter, J. Sellars eta R. Carl.

Estatuko eta atzerriko hainbat erakunderen bekak jaso ditu.

Sari hauexek jaso ditu: “Norman Bayles Memorial Award in Composition”, “Real Art Ways” eta “Pi Kappa Lambda” (AEB), “Ciudad de Heidelberg” (Alemania) eta II. Konpositore Gazteen Panorama eta “Gazte Sortzaileak” (Espainia).[2]

Espainia ordezkatzeko hautatua izan da UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan, Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkartean (ISCM), Charles Ives Center-en (AEB) eta Boloniako Europako Biurtekoan (Italia). Mundu osoko jaialdi askotan parte hartu du.[2][5]

Consuelo Díez Fernándezek Musika Elektroakustikoari buruzko “Nerabeen kantua” programa zuzendu zuen hainbat urtez Espainiako Irrati Nazionalean. Televisión Españolako (TVE) musika-aholkularia da. Hamazazpi diskografiatan daude bere lanak, eta Mundimúsican, RTVEn eta Arte-Tripharian ere argitaratu dira.

Bestelako eginkizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1988an, Madrilgo Erkidegoko Informatika eta Konposizio Elektroakustikoko Laborategiaren sortzailea izan zen.
  • 1992tik 1996ra, Madrilgo Erkidegoko Ferraz Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, eta Konposizioa eta Musika Elektroakustikoa saileko kide izan zen 1988tik 2018ra.
  • 1997tik 2001era, Musika Garaikidea Zabaltzeko Zentroko eta Alacanteko Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiko (Kultura Ministerioa) zuzendaria izan zen.
  • 1998an, European Conference of Promoters of New Music (ECPNM) erakundeko Batzorde Betearazleko kide hautatu zuten.
  • 1999an, “Viva el espectáculo” saria jaso zuen Alacanteko 15. Jaialdiarengatik.
  • 2001ean, Erromako Adkins Chiti Fundazioaren Ohorezko Nazioarteko Batzordeko kide izendatu zuten.
  • 2002an, hainbat lan egin zituen Europar Batasunerako.
  • 2003an, SIMCren Nazioarteko Programazio Komiteak “Sabor a cristal” lana aukeratu zuen Espainiaren ordezkari izateko World Music Days jaialdian.
  • 2004an, Mantxako Nazioarteko Musika Jaialdiko (Quintanar de la Orden, Toledo) zuzendari izendatu zuten.
  • 2005ean, “Juan Martín de Nicolás” saria jaso zuen Mantxako 12. Jaialdiarengatik.
  • 2006an, musika-aholkularia hasi zen Madrilgo Erkidegoko Kultura Sailean.
  • 2018an, Madrilgo Goi Mailako Musika Errege Kontserbatorioko konposizio-departamentuko kidea da, eta analisi, harmonia eta konposizio irakasgaiak ematen ditu.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999an “Viva el espectáculo” saria jaso zuen Alacanteko 15. Jaialdiagatik.
  • 2001ean Erromako Adkins Chiti Fundazioaren Ohorezko Nazioarteko Batzordeko kide izendatu zuten.
  • 2003an, SIMCren Nazioarteko Programazio Komiteak “Sabor a cristal” lana aukeratu zuen Espainiaren ordezkari izateko World Music Days jaialdian.
  • 2005ean, “Juan Martín de Nicolás” saria jaso zuen Mantxako 12. Jaialdiagatik.
  • 1981 Cartas a la oscuridad Andantino - Allegro - Allegretto - Presto
  • 1984 Dos Canciones
  • 1986 Jungle city
  • 1988 Ecos
  • 1995 Verde y Negro flauta eta pianorako / saxo eta pianorako
  • 1996 Se ha parado el aire pianorako
  • 1999 Preludio en el Jardín
  • 1999 Sad para clave
  • 2009 Rumores del Puerto pianorako
  • 2013 Ligeramente se curva la luz

Bestelako obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Cuatro Instantes, gaia aldaketekin
  • El precio
  • Niña valiente soprano, flauta, biolontxelo eta pianorako
  • Geometría del Agua
  • Infierno Azul
  • EL azul está prohibido
  • Libertad Real
  • Magma electroacústiko eta pianorako
  • Trío Gala de Madrid kamara hirukotea flautarako, biolontxelorako eta pianorako
  • Viento y silencio bostekorako
  • Sentimientos bostekorako
  • Tentative laukoterako
  • Sein und Zeit pianorako
  • Endurance pianorako
  • Pasión Cutiva orkestrarako
  • La Geometría del Agua orkestrarako
  • Iliverir orkestrarako
  • Ligeramente se curva la luz orkestrarako eta korurako
  • Lluvia de Estrellas 11 klarineterako

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Díez, Consuelo (1958-)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Andalucía, Centro de Documentación Musical de. «Publicaciones compositor» Centro de Documentación Musical de Andalucia (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  3. Consuelo Díez Fernández, directora del Festival Internacional de Música de Quintanar de la Orden: «Si fuera ministra de Educación, todo el mundo aprendería a leer música en el colegio»
  4. (Gaztelaniaz) «Consuelo Díez Fernández» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Consuelo Díez» Mujer y guitarra española 2010-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]