Corcovado

Koordenatuak: 22°57′09″S 43°12′42″W / 22.9525°S 43.2117°W / -22.9525; -43.2117
Wikipedia, Entziklopedia askea
Corcovado
Datu orokorrak
Garaiera710 m
Motamendi eta natura-ondare
Geografia
Map
Koordenatuak22°57′09″S 43°12′42″W / 22.9525°S 43.2117°W / -22.9525; -43.2117
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Rio de Janeiroko estatua
Brasilgo udalerriaRio de Janeiro

Corcovado Rio de Janeiroko mendia da. 713 metro garai da eta bertako tontorrean dago hiriko ikur den Kristo Berreroslea.

1926 eta 1931 bitartean aritu ziren Paul Landowski (1875-1961) jatorri poloniarreko irudigile frantsesaren lana aipatu lekuan egokitzen, Brasileko independentziaren 100. urteurrena ospatzeko asmoz. Datuak hauexek dira: 38 metro luze, 6 metroko oinarria, eta 700 tona inguruko pisua. Harria: granitoa. Lana Frantzian egin zuten, gerora Rion harriak bata besteari lotzeko. Egileak 1931n zegozkion eskubideei muzin egin zien, eta haren ondorengoak behin eta berriro saiatu dira berreskuratzen, zorioneko copyrigthak aberats bihurtuko dituelakoan. Talaia horretatik Rio dugu ikusgai, Guanabarako badia eta Niteori. Ziurrenik hara behin igota, dena lainopean ikusiko du bisitariak; lainoa barik, kutsadura da paisaia mozorrotzen duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]