2008ko udalerri honen erroldaren arabera 1.822 biztanle zituen. Bere 6,52 km²-ko azalerak probintzia osoko hedadura txikienetakoa duen udalerria bilakatzen du, era berean baita dentsitate handienetakoa duten udalerrietako bat bezala ere. Udalerri hau bi parrokiek bakarrik osatzen dute: Corcubión eta Redonda). Udalerria inguruko herriekin lotzen duen C-552 errepideak zeharkatzen du eta A Coruña hiriburutik 94 kilometrotara dago. 1985an udalerria Herrigune Historiko-Artistikoa izendatu zuten.