Corellako Aste Santua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Penitentziagileen presentzia, Corellako prozesioaren ezaugarrietako bat.

Corellako Aste Santua Nafarroa Garaiko hegoaldeko Corella herrian ospatzen den erlijio festa da. 1967tik Nafarroako Interes Turistikoko Jaia gisa katalogatuta dago.[1]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corellako Aste Santuan, haien artean lotura zuzena duten eta adierazgarritasun handia duten bi ekitaldi ospatzen dira:

  • Zazpi Berben Funtzioa. Ehorzketa Santuaren prozesioaren benetako hitzaurrea da eta 100 urte baino gehiagoko historia du. Ostiral Santuan izaten da, eguerdian, Arrosarioko Andre Mariaren elizan. Abesbatzaren kantuak eta orkestraren musika apaizaren hitzekin nahasten dira kontzertu sakratu batean, non Jesusek hil aurretik esandako azken zazpi esaldietako bakoitza antzezten den.
  • Ehorzketa Santuaren prozesioa. 1710etik dokumentatuta dago ekitaldi hau. Data horretan Karitateko Anaitasuna edo kofradia sortu zen, nahiz eta prozesioa lehenago egiten zela uste izan. Lortutako ospea bere originaltasunagatik eta herritarren parte hartze handiagatik izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste Santua Euskal Herrian Txinako Herri Errepublikaren bandera
Araba: Añana | Gasteiz | Guardia | Lagrán | Mañueta | Moreda Araba
Bizkaia:: Arkotxa | Balmaseda | Berango | Bermeo | Bilbo | Durango
Gipuzkoa:: Azkoitia | Ernio | Hondarribia | Mutriku | Segura | Pasai Donibane | Urgull mendia
Nafarroa:: Andosilla | Cabanillas | Corella | Iruñea | Luzaide | Tutera