Corrientesko probintzia
Corrientes (guaranieraz: Taragüí Tetãmini) Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago. 88.199 km²ko eremua du eta 2010ean 992.595 biztanle zituen[1]. Hiriburua Corrientes da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Paraguai, ipar-mendebaldean Chacoko probintzia, hego-mendebaldean Santa Feko probintzia, hegoaldean Entre Ríosko probintzia, hego-ekialdean Uruguai, ekialdean Brasil eta ipar-ekialdean Misionesko probintzia.
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guarani jatorrizko biztanle kopuru esanguratsua dauka probintziak. Izan ere, 2004an guaraniera hizkuntza ofiziala izendatu zuten, gaztelaniarekin batera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-14).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Probintziaren webgune ofiziala Corrientes.gov.ar