Edukira joan

Cortinarius simulatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius simulatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius simulatus
P.D.Orton, 1958

Cortinarius simulatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Cortinarius cinereo violaceua, Cortinarius sulphurinus var. fageticola ?

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ia hemisferikotik ganbilera, more-lila koloretik gris-arrexkara zahartzean, gainazala ez du leuna, fibrila-eztatsuz apaindua, lehorra.

Orriak: Hasieran urdin-more kolorekoak, gero arrexka-herdoil kolorekoak, zabal samar eta zabalak, orritxoekin, oinari itsatsita.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametroarekin, ia zilindrikoa edo oinarrirantz poliki-poliki loditua, zuzena; more zurbila, eraztun eremuetan disoziatutako errezelarekin apaindua, goranzkoak, ezaugarriak.

Haragia: Kapelaren kolorekoa, haritsu-iztupazkoa.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabalen eta konifero basoetan, batez ere izei gorrietan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeak, Frantzia, Erresuma Batua, Danimarka, Herbehereak, Eslovenia, Austria, Norvegia.[2]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 145 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius simulatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]