Cristina Cruz Mínguez
Cristina Cruz Mínguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cristina Cruz Mínguez |
Jaiotza | 1983 (40/41 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Cristina Cruz Mínguez (Espainia, 1983) espainiar aktorea da. Haren interpretazio gogoangarriena haurrentzako Celia serie ezagunean izan zen, urrezko TP saria jaso zuen interpretazioa.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993ko urtarrilaren 5ean estreinatu zen, haurrentzako Celia serie ezaguna. Lan horretan izen bereko Celia protagonista interpretatu zuen.
Geroago, 1998an, El abuelo filmean agertu zen, Benito Pérez Galdosen izen bereko eleberrian oinarritua eta José Luis Garcik zuzendua, hainbat urtez interpretazio-lanik egin gabe egon ondoren.[1]
Celia eta Elena Fortún
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Celia seriea, Elena Fortún ezizenez literaturan ezaguna den María de la Encarnación Gertrudis Jacoba Aragoneses y de Urquijo (1886-1952) madrildar idazlearen liburuetan oinarrituta dago. Elena Fortúnek haur eta gazte literatura idatzi zuen batez ere.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urrezko TP saria jaso zuen Celia serieko lanagatik.[1]
Errefrentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «¿Qué fue de... Cristina Cruz Mínguez (Celia)?» Ideal 2016-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).