Cristoforo Munari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cristoforo Munari
Bizitza
Jaiotza Reggio nell'Emilia1667ko uztailaren 21a
Heriotza Pisa1720ko ekainaren 3a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Genero artistikoa natura hila

Cristoforo Munari (Reggio Emilia, 1667ko uztailaren 21aPisa, 1720ko ekainaren 3a) margolari barrokoa izan zen. Bere lan ezagunenak natura hilak dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Reggio Emilian ikasi zuen. Gero Modenako Dukea zen Rinaldo d'Esteren (1655-1737) babesa lortu zuen. 1703an Erromara joan zen eta, ondoren, Florentziara. Florentzian Cosme III.a Medicirentzat eta Francisco María Medici kardenalarentzat lan egin zuen. 1715ean Pisara joan zen; hiri horretan batez ere zaharberritze lanetan ibili zen.

Natura-hilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian esan dugunez natura hilak Munariren lan ezagunenak dira. Hasieran sukaldeko eszenak ziren baina poliki-poliki zailtzen joan ziren. Florentzian margolan horietan ohikoak bihurtu ziren kristalezko piezak, musika tresnak eta portzelanazko objektuak. Margolan horien ezaugarriak hauek ziren: kolore distiratsuak, objektuen zehaztasun handiak, ondo amaitutako itxura... Neurri handi batean horietan herbeheretarren moduak antzematen dira.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bortolotti, Luca, La natura morta: storia, artista, opere, Milán, Giunti editore, 2003, ISBN 88-090-2330-7, 142 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cristoforo Munari Aldatu lotura Wikidatan