Cudonia confusa
| Cudonia confusa | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Leotiomycetes |
| Ordena | Rhytismatales |
| Familia | Cudoniaceae |
| Generoa | Cudonia |
| Espeziea | Cudonia confusa Bres., 1892 |
Cudonia confusa Cudoniaceae familiako onddoa da. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Sinonimoa: Cudonia circinans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputz emankorra: 3 cm arteko garaierakoa, azala itsaskor-gelatinakara, borra formako apotezioa, burua 0,7 eta 1,2 cm-koa, emankorra eta tuberkulatua, kanela-krema koloretik marroi-gorrixkara doana.
Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, oinarrian pixka bat loditua, buruaren kolorekoa.[1]
Etimologia: Cudonia terminoa, grezierazko, larruzko kaskoa esan nahi duen “cúdo” “cudónis” hitzetatik dator. Kapelaren formagatik. Confusa epitetoa berriz, nahastu esan nahi duen “confundo” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cudonia circinans (autore batzuentzat sinonimoa) delakoarekin nahas daiteke, honek burua baino ilunagoa du oina.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean. Taldetan ateratzen da. Urria. Mendiko koniferoen basoetan: pinuetan, izeietan, alertzeetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Uganda.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Cudonia confusa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datuak: Q3915709
Multimedia: Cudonia confusa / Q3915709