Edukira joan

Cécile Biéler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cécile Biéler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCécile Butticaz
JaiotzaGeneva1884ko uztailaren 2a
Herrialdea Suitza
HeriotzaGeneva1966ko ekainaren 1a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria
KidetzaSoroptimist International (en) Itzuli

Find a Grave: 180773942 Edit the value on Wikidata

Cécile Biéler (Geneva, Suitza, 1884ko uztailaren 2a - Cully, 1966ko ekainaren 1a) suitzar ingeniari elektrikoa izan zen.

Lausanako (Suitza) Ingeniaritza Eskolako lehen emakumezko ingeniari elektrikoa izan zen: 1907an lortu zuen diploma. Invarra aztertu zuen, erlojugintzan oso erabilia den aleazioa.[1]

Fisikako laguntzailea izan zen Lausanan (Suitza), gero aitarekin lan egin zuen, eta 1909an emakume ingeniarien bulego bat zuzendu zuen. Matematika irakaslea izan zen Lausanako eta Genevako hainbat ikastetxe pribatutan. Ikasketak Genevan hasi zituen berriro, eta zientzia fisikoetan doktoretza lortu zuen (1929).

Aktibista hainbat gizarte mugimendutan (emakume liberalak, etab. ), Soroptimist lausannois klubaren sortzaileetako bat izan zen 1949an.

1966ko ekainaren 1ean hil zen, Cullyn.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «BCUL / Personnalités» dbserv1-bcu.unil.ch.
  2. Brulhart, Armand. «Biéler [-Butticaz, Cécile»] HLS-DHS-DSS.CH.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]