D'argent et de sang

Wikipedia, Entziklopedia askea
D'argent et de sang
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaQ124486368 Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Xavier Giannoli (en) Itzuli
[[Kategoria:Xavier Giannoli (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Canal+

IMDB: tt18413548 Allocine: 25647 Edit the value on Wikidata

D'argent et de sang frantziar telesaila da, Xavier Giannolik Canal+erako sortua.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2008 eta 2009 bitartean Frantziako hainbat enpresak milaka milioi euroko zerga iruzurra gauzatu zuten karbonoari loturiko BEZaren bidez. Klima aldaketari aurre egiteko diseinaturiko politikak haien alde baliatuta antolatu zuten Frantzian mendeko iruzur gisa ezagun egin zena. Funtzionamendua honakoa zen: Frantziako enpresa batek produktu jakin bat erosten dio Europako Batasuneko herrialde bati; esaterako, sakelako telefonoak Danimarkari. Legeak dio ez dagoela BEZik Batasuneko bi herrialdeen artean. Baina, behin Frantziak BEZik gabeko sakelako horiek erosita, herrialde barneko beste sozietate bati saltzen dizkio %20ko BEZa erantsita. Berez, BEZ hori ordaindu eta Ogasunean aurkeztu behar da, baina, horren ordez, enpresari jakin batzuek kopuru hori eskudirutan kobratu, paradisu fiskaletara bideratu eta inbertsio berriak egin zituzten, elur-bola efektuaren bidez, BEZak sorturiko diru hori etengabe biderkatzen jarraitzeko.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ekologismoa, negozio milioidun bihurtua» Berria 2024-02-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.