DAN

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dana, Japonia eta Koreako arte martzialetan erabiltzen den maila sistema da. Arte martzialen praktikaren hasieran, ikasleek Kyu, Gup edo Kup izeneko maila dute, kolore ezberdinetan ezberdintzen direnak (Japonia eta Korean, zuria eta marroia dira ikasleen gerrikoen koloreak, eta beltza maisuen gerrikoen kolorea. Mendebaldean, berriz, kolore gehiago erabiltzen dira kyu mailako ikasleak ezberdintzeko: Zuria, laranja horia, berdea, urdina eta marroia, ordena hortan). Gerriko beltzera iristerakoan, shodan izeneko mailara, ikasleak, jada, baditu arte martzialak behar bezala praktikatzen hasteko oinarriak.

Dan mailan, 10 gradu ezberdintzen dira, alda daitezkeenak, eskolen arabera. Adibidez, beltza, gorria eta zuria, gorria eta urre kolorea daude. Koreako arte martzialetan, gerrikoaren kolorea beti beltza da, eta, pertsonak lortutako dan graduaren arabera, lerro zuri bat gehitzen zaio gerriko beltz horri. Judoaren kasuan, 12garren dan bat ere egon zen, kirol hori sortu zuena hain zuzen ere, Jigaro Kano.