Edukira joan

Dafo tenplua (Zhangye)

Koordenatuak: 38°55′48″N 100°27′15″E / 38.93°N 100.4542°E / 38.93; 100.4542
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dafo tenplua (Zhangye)
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Prefektura mailako hiriZhangye
Koordenatuak38°55′48″N 100°27′15″E / 38.93°N 100.4542°E / 38.93; 100.4542
Map
Arkitektura
EstiloaChinese architecture (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Dafo tenplua edo Buda erraldoiaren tenplua[1] (txinera tradizionalez: 大佛寺; pinyinez: Dàfó Sì), Txina ipar-mendebaldeko Zhangye hirian dagoen tenplo budista da, etzanda dagoen Buda erraldoiarengatik ezaguna.

Diotenez Kublai Khan enperadore mongola tenplo honetan jaio zen 1215 urtean, baina ez dago ziurtaturik hala izan zenik[2].

1028 urtean Tangut herriak eskuratu zuen Zhangye (garai hartan Ganzhou izena zuen). 10 urte beranduago Mendebaldeko Xia erresuma izena hartu zuen eta Hexi korridorea kontrolatzeko tenplo ugari eraiki zituzten, Li Qiangshun enperadorearen garaian bereziki[3].

Kondairak dioenez 1098 urtean Sineng Weimie monje budistak inguruko muino batetatik numen argiak ikusi zituen urrunean. Bertara gerturatu eta etzandako Buda baten estatua aurkitu zuen lur barnean. Estatua eskuratu eta tokian bertan tanplo bat egingo ziola erabaki zuen[3]. XII. mendearen hasieran eraiki ziren Budaren estatua erraldoia eta tenploa.

Txinako Iraultza Kulturala garaian kaltetua izan zen tenploa[3].1996 urtean "leku historiko eta kultural nazionala" izendatu zuen Gobernuak. Orduan berriztatze lanak abiatu ziren eta 2005 urtean tenploak errezutarako soilik ireki zituen ateak. 2006an erabat berriztaturik inauguratu zen.

Tenploko elementu nagusia etzandako Budaren estatua erraldoia da. Buztinez eginda dago[2] eta sortu zenetik ia aldaketarik gabe mantendu izan da. 35 metrotako luzera dauka eta koloreztaturik dago. Buda handiaren atzean 10 dizipuluren eskultura txikiagoak daude.

Budaren neurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Luzera: 35 metro
  • Sorbalden artean: 7'5 metro
  • Oinak: 4 metro
  • Belarriak: 2 metro[4].

Eraikinak 48 metrotako luzera, 24 metrotako zabalera eta 33 metrotako altuera ditu eta egurrez egina dago. Egurrezko egitura horretan Qing dinastiako margolana ikus daiteke, Bertan Xuanzang eta bere jarraitzaileak ageri dira, Xuanzang bera zaldi gainean eta tximu-erregea belauniko[5].

Budismoaren antzinako liburu ugari ditu, 6.000 aletik gora[6]. Batzuk urrez eta zilarrez idatzita daude[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zi Yan. (2012). Famous Temples in China. Hefei, Anhui: Huangshan Publishing House, 54-57 or. ISBN 978-7-5461-3146-7..
  2. a b Ruth W. Dunnell. (1996). The Great State of White and High: Buddhism and State Formation in Eleventh-Century Xia. University of Hawaii Press, 78 or..
  3. a b c Sonya S. Lee. (2010). Surviving Nirvana: Death of the Buddha in Chinese Visual Culture. Hong Kong University Press, 265 or..
  4. a b «Giant Buddha Temple, Dafo Temple, Zhangye, Gansu» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  5. Dust in the Wind: Retracing Dharma Master Xuanzang's Western Pilgrimage. Rhythms Monthly, 23 or..
  6. Beijing Review. 39. bolumena, 29 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]