Kublai Khan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kublai Khan

Kublai Khan (Khubilai edo Kubla ere deitua) Mongoliar enperadorea (1215-1294), Gengis Khan Mongoliako inperioaren sortzailearen biloba. Mangu bere anaia 1259an hil zenean hartu zuen khan titulua. Aitonak hasitako Txinako konkista burutu zuen eta Yuan mongoliar dinastia sortu zuen Txinan. Mongoliako inperioaren administraziogunea bihurtu zuen Txina, eta Khanbaluken (gaur egungo Pekinen) ezarri zuen hiriburua. Japonia konkistatzen ahalegindu zen baina ez zuen lortu. Erlijio-aniztasuna onartu eta kultura suspertu zuen. Marco Polo 17 urtez egon zen Kublai Khanen gortean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kublai Khan Aldatu lotura Wikidatan