Dandismo
Dandismo (ingelesezko dandy hitzatik) modaren arabera janzten zen gizonaren estiloa zen, XIX. mendean.[1] Moda mundutik beste esanahi batzuk hartu zituen ere bai; esaterako, norberaren estilo fin zaintzearen ondorioa den irudia. Dandiak burgesiatik sortu ziren eta dotoretasuna zen haien oinarri nagusia. Gustu estetiko baten adierazpide zen, besteengandik bereizteko eta, halaber, harritzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dandismoa XIX. mende hasieran agertu zen, nolabait, absolutismoaren aurrean jarrera kritiko bat azaltzeko moduan. Moda demokrazia burgesarekin batera zabaldu zen, Ingalaterratik beste herrietara. Erromantizismoarekin lotura hurbila izango zuen: dandiaren estiloa benetako arte-lana izan behar zen. [2] XIX. mendeko dandirik garrantzitsuenetako bat Lord Byron (1788-1824) izan zen. Laster jokabide hori Frantziara igaro zen, eta han Charles Baudelaire (1821-1867) izan zen dandismoaren adibiderik ezagunena; Baudelairekin batera Paul Verlaine ere gizaki modernoaren ordezkaririk nabarienak bilakatu ziren. Poliki-poliki, dandismoa bitxikeria estetiko huts izatetik, poète maudit deiturikoen bereizgarri izatera iritsi zen, eta màl du siècle hain hedatuaren ezaugarrietako bat bilakatu zen.[1]
Ezaugarri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itxura fisikoak garrantzi handia du; dandiak asko zaindu behar du bere burua[3]
- Artifizialtasunaren defentsa naturaren aurka
- Dena dago aurretik pentsatuta, ezer ez da espontaneoa
- Hiri handiekin lotutako pentsamendua da
- Urbanitatea oso ondo ezagutzen dute, haren arauak puskatzeko garaian ere bai
- Artistak iseka egiten dio burgesiari, zuena izango da dirua, esanez, baina gurea jeinua, adimena eta sentsibilitatea (Baudelaire)[4]
Dandi ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://www.euskaltzaindia.eus/https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=dandismo&lang=eu
- ↑ https://www.lanacion.com.ar/cultura/dandismo-la-actitud-como-una-obra-de-arte-nid1632161/
- ↑ https://www.wiriko.org/wiriko/del-dandismo-a-la-sapeulogie-una-oda-a-la-elegancia/
- ↑ https://www.xuletas.es/ficha/naturalismoaren-ezaugarriak/[Betiko hautsitako esteka]