Lord Byron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lord Byron
George Gordon Byron, 6th Baron Byron by Richard Westall.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1788ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilak 1)
Talde etnikoa Ingelesa
Heriotza Missolonghi1824ko apirilaren 19a (36 urte)
Hobiratze lekua Nottinghamshire
Familia
Aita John Byron
Ezkontidea(k) Anne Isabella Byron  (1815 -  1816)
Bikotea(k) Claire Clairmont
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harrow School
Trinity College
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, kanta-idazlea, politikaria, antzerkigilea eta autobiografialaria
Lan nabarmenak Childe Harold's Pilgrimage
Don Juan
Manfred
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Royal Society of Literature
Mugimendua erromantizismoa
Genero artistikoa narraziozko poesia
fikzio gotikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Greziako Independentzia Gerra
IMDb nm0126406
Autograph-LordByron.png
Lord Byron (bere zakurrari): "Hemen datza hutsaltasunik gabe ederra, lotsagabekeriarik gabe idartsua, basakeriarik gabe ausarta izan zen eta gizonaren dohain guztiak eta akats bakar bat izan ez zuen izakia"

George Gordon Byron, seigarren Lord Byron (London, 1788ko urtarrilaren 22a - Missolonghi, Grezia, 1824ko apirilaren 19a) poeta ingelesa, Erromantizismoaren historiako idazlerik garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Lord Byronen bizira sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John "Mad Jack" Byron kapitainaren (familiako bostgarren Lord Byron) eta bere bigarren emazte Lady Catherine Gordonen semea izan zen. Aita hiru urte zituela galdu zuen, oinordeko gisa zerga besterik jaso ez zuelarik. Herentzia materiala eskasa izan zen arren, ez zen hala gertatu herentzia espiritualarekin, gazteak, aitaren partetik, edertasunari maitasuna eta galanteriari gurtza jaso baitzituen, eta amarengandik, aldiz, goxotasuna, baina baita bere jenio txarra ere.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catherine Gordon, Byronen ama

Bederatzi urte zituela, amak Mary Gray izeneko hezitzaile gazte baten eskuetan jarri zuen. Oraindik oso gaztea izan arren, berarekin eduki zituen lehen harreman sexualak eta honek mundu berri bat erakutsi zion.

Aberdeen Grammar Schoolen laugarren urtea ikasten ari zela, aitona William Byron hil zitzaion eta txikitatik bizi izan zen Aberdeen Eskoziako hiritik Ingalaterrara joan behar izan zuen, aristokrata bezala onartua izatera (tituluri inoiz errespetu handirik eman ez zion arren).

Byron txikia Dulwicheko Glennie doktorearen eskolara bidali zuten. Han, bere amaren maniek ikasketak etengabe eteten zituen, semea denbora luzerako berarekin bidaian emateko setarekin. 1801ean, bere amak erregegandik jasotako 300 liberei esker, Byron Harrowen onartua izan zen, eta bertan bere lehen hezkuntza amaitu zuen.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1802 urtean izan zuen lehen amodio tragedia, maiteminduta zegoen Margaret Parker lehengusina hil zenean.

1805ean Cambridgeko unibertsitatera joan zen. Han, ikasle aparta izateaz gain, bere janzkera arraro eta bere bizimodu xahutzaileagatik izan zen ezaguna. Unibertsitatea diru faltagatik utzi eta Londresko Picadilly 16era joan zen, non prostituta baten maitalea izan zen eta boxeoa eta esgrima ikasi zituen. Dirurik gabe geratu zenean, amarekin itzuli zen eta poesiari ekin zion burubelarri.

1807an Aisialdi orduak poema liburua argitaratu zen. 1809an Lorden Ganberan eserleku bat lortu zuen eta Espainiatik, Portugaldik, Albaniatik Maltatik eta Greziatik bidaiatu zuen. 1811an ama eta bi lagun hil zitzaizkion hilabeteko epean, eta honek sakonki eragin zion, heriotzarekin obsesionatu baitzen.

1812an argitaratutako lehen bi Childe Haroldeko Kantuek, Europako bidaiak kontatzen zituzten poemak, famatu egin zuten. 1815ean Anna Isabella Milbankekin ezkondu zen,; hala ere, urtebete geroago utzi egin zuen, poetari bere legezko alaba bakarra eman ondoren, Ada Lovelace. Arrebaorde Augustarekin edukitako intzestuzko erlazioei lotutako zurrumurruek, eta bere buruko osasunari buruzko dudek, ostrazismo soziala ekarri zioten. Aski atsekabetuta, 1816ean Ingalaterra utzi zuen inoiz ez itzultzeko.

Europako bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1816tik aurrera hil arte, Europa osoan zehar bidaiatzen hasi zen.

1824ean Greziara joan zen, non Suliota bidelapurrekin batu zen turkiarren aurka borrokatzeko. Han malariak jo zuen. Medikuek odol-ateratze bat gomendatu zioten eta, hasiera batean aurka agertu zen arren, gaixotasunak jota, amore eman behar izan zuen. Apirilaren 16ean hasi zen tratamendua eta 19rako Lord Byron hila zen. Bertan egon zirenek bi litro odoletik gora atera ziotela esan zuten. Bere aurreko Lord Byron guztiak bezala, 36 urterekin hil zen, bere familiak nozitzen zuen ustezko begizkoa betez.

Bai Goethe bezalako garaikideek, bai Edgar Allan Poe bezalako ondorengoek miretsi izan dute. Mary Shelleyk bere Frankenstein famatua Lord Byronekin eta beste lagun batzuekin Suitzan pasatako gau batean idatzi zuen, ustez, poetarengan oinarrituta. Fernando VIIaren Espainian eta bere burujabetzaren alde borrokatzen zen Amerikan, Byronen bizia eta lana Erromantizismoko poeten inspirazio izan ziren.

Berak esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Etorkizunaren igarlerik onena iragana da dudarik gabe"
  • "Zenbat eta gizonak gehiago ezagutu, hainbat eta gutxiago maite ditut"... "emakumeez gauza bera esan ahal izango banu, askoz hobeto joango litzaidake".
  • "Heriotzaren beldur naizela uste al duzu? Zertarako aieneka ibili?, Ez al dut, ba, behar baino gehiago gozatu?" (hil baino lehenxeago esana).
  • "Bakarrik geratu arren, ez nituzke nere pentsamendu askeak tronu baten truke emango".
  • "Gizonaren maitasuna bere bizitzatik at dagoen gauza bat da, emakumearena, aldiz, bere izate osoa da"
  • "Adinak odola hozten duenean eta plazerrak iraganeko kontuak direnean, oroitzapen maiteena azkena izaten jarraitzen du eta oroipen gozoena, lehen musuarena"
  • "Ez dira nahikoa mila urte Estatu bat sortzeko; baina nahikoa da ordubete hauts eginda uzteko"
  • "Bakarrik egotearen beharra berritzeko soilik ateratzen naiz"
  • "Bizitza motzegia da xakerako"
  • "Denak molestatzen ditudala da inongo alderdikide ez izatearen ondorioa "
  • "Ondo betetako zorion batetik erortzen denari gutxi axola zaio zein sakona den zuloa"
  • "Kausa handi bategatik hiltzen direnak ez dira inoiz alferrik hiltzen"
  • "Bere aberria maite ez duenak ez du ezer maite"
  • "Gure patuaren aurka borrokatzea, igitaiaren aurka oldartzen den gariarenaren antzeko borroka izango litzateke"
  • "Odola handinahiaren eskuak garbitzeko soilik balio du"
  • "Ezkontza da, maitasunarekiko, ozpina ardoarekiko dena. Denborak lehen zaporea galarazten dio"


  • "Munduak ezin du eman kentzen duen besteko pozik"
  • "Ez dago munduan bere adina esaten duten emakumeen urte kopurua bezain gauza aldakorrik"
  • "Ez inoiz aholkatu gizon bat bere emaztearekin mesfidantzaz egotera. Beranduegi da beretzat"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lord Byron Aldatu lotura Wikidatan