De pane lucrando

Wikipedia, Entziklopedia askea

De pane lucrando latinezko lokuzio bat da. Berez, "ogia irabazteko" esan nahi du, hau da, "bizitzeko".[1]

Lokuzio hau arteari dion maitasunagatik barik, beharragatik egiten diren arte- edo literatura-lanei erreferentzia egiteko erabiltzen da. Izen horretan artistaren kalitate eskasenekoak sartu ohi dira. Artistak lan bat egiten du ez arteari dion maitasunaren ondorioz, bizitzeko baizik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panis, ogia, eta lucrari, irabazi, lortu; beraz, ogia irabazteko esan nahi du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]