Dedicado a Antonio Machado, poeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dedicado a Antonio Machado, poeta
Joan Manuel Serraten albuma
Egilea(k)Joan Manuel Serrat
Argitaratze-data1969
IzenburuaDedicado a Antonio Machado, poeta
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideaLP
Ezaugarriak
DiskoetxeaNovola
Nori eskainiaAntonio Machado
Deskribapena
Honen parte daJoan Manuel Serrat's albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaRicard Miralles (en) Itzuli
[[Kategoria:Ricard Miralles (en) Itzuli ekoitzitako musika]]

Discogs: 317444 Edit the value on Wikidata

 

Dedicado a Antonio Machado poeta (euskaraz: Antonio Machado poetari eskainia) Joan Manuel Serraten bosgarren albuma da (LP). Izenburuak dioenez, Sevillako Antonio Machado poetari eskainia da, eta haren poema batzuei musika jarri zieten bai Serratek berak bai Alberto Cortezek. 1969an argitaratu zuen Zafiro/Novola diskoetxeak.

1968ko Eurovisionen gertakari polemikoaren ondoren, kantariak bere disko ezagunenetako bat kaleratu zuen: Dedicado a Antonio Machado poeta.[1] Hasieran, Zafiroko, diskoaren ekoizleko, jende gutxik uste zuen elepeak emaitza komertzial onak lortuko zituela, baina, ez zen hala izan, Serratek berak 2000. urtean esan baitzuen disko hori gehien saldu zuenetako bat izan zela. Serraten gaztelaniazko bigarren diskoa zen. Diskoko 12 abestiak ezagun bihurtu dira gero, baina Cantares eta La saeta abestiak, batez ere, kantu gogoangarri bihurtu dira. Album horrek Antonio Machadoren lana Espainian eta Hispanoamerikan zabaltzen lagundu zuen.[2]

Orkestra-moldaketa eta orkestra-zuzendaritza, Ricard Mirallesenak izan ziren.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pista Izenburua Egilea Denbora
1 Cantares (Golpe a golpe, verso a verso) Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
3:15
2 Retrato Antonio Machado
Alberto Cortez
3:27
3 Guitarra del mesón Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
2:00
4 Las moscas Antonio Machado
Alberto Cortez
2:15
5 Llanto y coplas Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
2:40
6 La saeta Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
2:05
7 Del pasado efímero Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
3:40
8 Españolito Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
1:10
9 A un olmo seco Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
2:45
10 He andado muchos caminos Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
2:27
11 En Colliure Joan Manuel Serrat 3:00
12 Parábola Antonio Machado
Joan Manuel Serrat
2:05

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ko maiatzean argitaratua, “Dedicado a Antonio Machado, poeta” Serraten gaztelaniazko bigarren elepea da, askoren ustez Mediterraneoa (1971), bere maisulan pertsonala, berdintzen edo gainditzen duena. Jakina, beste batzuek ohorezko lekua "Serrat 4" edo "Disko zuria" (1970) merezi dutela uste dute. Hainbeste zalantza edo iritzi desberdin aditu dira, baina Joan Manuel Serrat garai hartan itzela zen. Konpositore oso inspiratua, bertso egile zehatz eta heldua 30 urte baino gutxiagoan, bokalista miresgarria eta, gainera, ondo ezagutu zuen chanson frantsesaren tradiziotik abiatuta (Espainiako eta Kataluniako lehen autore-kantagintza guztia markatu zuen) modernitaterantz eta poperantz eboluzionatzen asmatu zuen, sakontasunik galdu gabe. Machadori musika eginez gailurra-edo urratu zuen. Eta arriskatuz lortu zuen, izan ere, gaztelaniazko autore gisa hasitako ibilbidean etapa berri bat ireki zuen beste inoren poemak musikatzean, eta, gainera, gerra zibileko galtzaileen belaunaldiko poeta garrantzitsuenetariko baten lana aldarrikatu zuen, errepublikanismoaren itsasargia izan zena. Hala ere, Espainia frankistan albuma salmenta-zerrendetako lehen postuan kokatzea lortu zuen, eta Sevillako idazlearen poesia birpiztea ere, Espainian eta Latinoamerika osoan.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak kritika bikainak lortu zituen mundu osoan, eta kantautorearen album ezagunenetako bat bihurtu zen. Halaber, Antonio Machado poetaren lanak finkatzen eta ezagutarazten lagundu zuen, eta La Paloma aurreko diskoaren arrakasta ere gainditu zuen. Albumak arrakasta izan zuen publiko gazteenetik zaharreneraino, eta milioika pezeta bildu zituen. Kritikariek poetaren poemen egokitzapen zorrotza aipatu zuten, haietako asko ez baitaude autoreak idatzi zituen bezalaxe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]