Joan Manuel Serrat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Manuel Serrat


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Manuel Serrat
JaiotzaBartzelona1943ko abenduaren 27a (80 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria eta musikagilea
Jasotako sariak
KidetzaEls Setze Jutges
Izengoitia(k)El Noi del Poble-Sec eta El Nano
Genero artistikoatrova (en) Itzuli
Nova Cançóa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSony Music Entertainment
Ariola
Edigsa
Novola

jmserrat.com
IMDB: nm0785651 Youtube: UC9twmdozj_iXRhX_FRZMwzw Spotify: 1t7t8q4zoYHp22JLIx3FM7 iTunes: 6604936 Musicbrainz: 64e96700-d880-452e-803d-e4d7628b0224 Songkick: 295202 Discogs: 521546 Allmusic: mn0000138672 Edit the value on Wikidata
Joan Manuel Serrat

Joan Manuel Serrat i Teresa (Bartzelona, Katalunia, 1943ko abenduaren 27a) egile abeslaria da, disko ugariren egilea.

Mundu mailan ezaguna, halan gaztelaniaz nola katalunieraz egin izan ditu abestiak. Hauen arteko entzunenetarikoa "Mediterráneo" da, 1971an argitaratutakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poble-sec auzo bartzelonarrean jaio zen, CNTn afiliatutako aita anarkista zuela. Ingenieritzaren ikasketak burutu zituen, nekazaritzaren adarrean.

1975ean erbesteratu behar izan zen, Mexikora joanez, Francoren diktadurarekin izandako arazoengatik.

Hainbat disko, kontzertu eta elkarlan egin izan ditu bizitzan zehar, arrakasta handiz, sari ugari jasoz.

2005ean maskuriako minbizia diagnostikatu zioten, baina ordutik eboluzio ona izan du.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omenezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Serrat, eres único (BMG Ariola, 1995)
  • Maldito Serrat (Ignacio Copani, 2001)
  • ...antes que lleguen los perros (Ricardo León, 2003)
  • levementeodioso ...A: SERRAT (Ricardo León, 2004)
  • Serrat, eres único (2. zatia) (BMG Ariola, 2005)
  • Cuba le canta a Serrat (Discmedi, 2005)
  • Per al meu amic Serrat (Discmedi, 2006)

Serrateko parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaiaren Viana herrian abeslariaren omenez parke bati bere izena eman diote, Serrateko lorategiak alegia. Abeslari katalanari Hiriko Seme Kutunaren titulua eman ondoren, 2014an, izen hori eman zioten. Serrat txikitatik dago Vianarekin lotuta; han etxebizitza bat du, sarritan bisitatzen du, eta, sarritan ere, ekimen desberdinen aldeko kontzertuetan parte hartu du. Lorategian monolito batek efemeride hau gogorarazten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Manuel Serrat Aldatu lotura Wikidatan